Uribetxebarria ikertuko du Auzitegi Nazionalak, La Gacetak engainuz grabatutako bideo batengatik

  • Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Iosu Uribetxebarriaren bideo bat igorri dio Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaileari, baldintzapean aske geratzeko baldintzak hautsi ote dituen ikertzeko. La Gaceta egunkariko kazetari batek grabatu eta Intereconomía telebista kateak zabaldu du bideoa. Egindako mina aitortu arren, damurik ez duela esaten dio Uribetxebarriak, bere burua Garako langile moduan aurkeztu duen kazetariari.


2013ko urtarrilaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Josu Uribetxebarria, ospitalean zegoenean.

Arrasatearra bere etxeko ate aurrean harrapatu zuen kazetariak. Osasun egoerari buruzko hitz batzuen ostean, damurik ba ote duen galdetu zion. Kazetaria Garakoa ez zela konturatu zen orduan Uribetxebarria.

Arrasatearra baldintzapean aske geratu zen iazko irailean, bere osasun egoeragatik. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoak hartutako erabakiak ika-mika sortu zuen Jose Luis de Castro epailearen eta fiskaltzaren artean, eta presoak kartzelan jarraitzea desio zutenak haserretu zituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude