Jose Angel Ochoa de Eribe baldintzapean aske geratu da

  • Urkabustaizko bizilagunak gaixotasun larria du.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 8an - 08:47
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jose Angel Ochoa de Eribe euskal preso politikoa duela minutu baldintzapean aske geratu zen iragan ostiralean.

Urkabustaizko presoak gaixotasun larria pairatzen du eta horren ondorioz, hirugarren gradua eman zioten joan zen ekainean eta baldintzapeko askatasuna orain, Etxerat Elkarteak jakinarazi duenez. Etxean egin beharko dio aurre gaixotasunari.

“Laster gauzatuko omen den espainiar Gobernu berriari, zein epaile eta Espetxe Instituzioari, dei egiten diegu, behingoz, alferrikako sufrimendu honi bukaera emateko. Gaixotasun larriak pairatzen dituzten 20 senide ditugu oraindik espetxetan, horietako 15 zerrenda publikoan, eta guztiak baldintzarik gabe, inongo atzerapenik gabe, kalean egon behar dira”, salatu du Etxeratek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
Eguneraketa berriak daude