Zumaiako herritar guztiei, haurrak barne, maskara berrerabilgarri bana bidali nahi die etxera Zumaiako Udalak. Horiek fabrikatzeko material egokia lortu du Udalak, josteko makinarik duen edota josten dakienari dei egin diote sarea osatu eta elkarlanean maskarak egiteko.
Gero eta gehiago zabaltzen ari dira aire zabalean ibiltzeko maskara erabiltzearen aldeko gomendioak. Ildo horri jarraituz, Zumaiako Udalak herritar guztien eskura jarri nahi du, doan, maskara erabilgarri bana. Zumaian 10.000 bat lagun bizi da egun. Horretarako, herriko enpresa eta jostun boluntarioei dei egin die.
Azken egunetan maskarak, prebentzio neurriei jarraituz, era seguruan sortzeko modua pentsatzen aritu direla dio Zumaiako Udalak, eta behin hori zehaztuta, herriko jostunei eta josteko makinarik duten herritarrei dei egin die sarea osatzeko. Horretarako, formulario hau bete beharko dute herritarrek: labur.eus/zumaiajosi ala telefono honetara deituta: 688 75 77 70.
Udalak jarriko ditu materialak eskura. Ehun egokia eskuratu du jada eta bera mozteko lana Decotena enpresak egingo du. Ondoren, sarean izena eman duten boluntarioen etxeetan entregatuko dute materiala, etxean maskarak josteko. Maskara nola josi azaltzen duen bideo tutoriala ere prestatu dute.
300 aldiz erabiltzeko moduko maskarak
Maskarak sortzeko “Sarga polipropileno motako” ehuna dela argitu du Udalak, “mikroorganismoen aurkako hesi funtzioa bete eta %99,3ko eraginkortasun frogatua” daukana. “EN13795 araua betetzen duenez”, beraz, 300 aldiz garbitu eta erabiltzeko moduko maskarak sortzeko baliagarria dela azpimarratu dute udaletik.
Haurrei dagokienez, ondoko irizpide orokorrak jarraituko dituzte. Tamaina txikiko maskara 3-5 urte bitartekoentzat, ertaina 6-9 urtekoentzat eta handia 9-12koentzat. 12 urtetik aurrerakoentzat helduek erabiltzen duten tamaina eta eredu berdina izango da.
Maskararekin batera, erabilerarako irizpideak banatuko ditu Zumaiako Udalak.
Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]
Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]
Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]
Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]
Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]
Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]
Lehen mailako arretak “kolapso egoeran” jarraitzen duela uste dute, ospitaletako arretak bizi duen gainkarga salatu nahi dute, eta egoerari aurrea egiteko neurriak eskatzen dituzte ELA, SATSE, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek.
Abenduaren 20an eman zuen jakitera Olentzeroren Lagunak elkarteak 2021ean ere ez zela Olentzero Iruñeko kalez kale ibiliko, pandemiaren egoerak horretara bultzatuta. Urtarrilaren 4an, aldiz, Iruñeko Errege Magoen Kabalkadaren Elkarteak adierazi du aurten kaleetara... [+]
COVID txertoa hartu edo ez, norberaren hautu bat da, legezkoa, eta batak bezala besteak errespetu bera merezi duena. Ez da derrigorra, baina behartzeko erreminta ezarria dago Euskal Herri osoan: Europar Batasunak bidaiatzeko udan jarri zuen QR pasaportea. Zer dakar QR... [+]
Honela adierazi du Gazte Koordinadora Sozialistak zabaldu duen oharrean: "Zentzu sanitariorik gabeko neurriak hartzen jarraitzen dute politikari profesional despotikoek". Berriki hartutako hiru neurriak salatu dituzte zehazki: COVID ziurtagiriaren zabalpena, aire... [+]
Osakidetzaren lehen mailako arretaren egoera "jasanezina" dela salatuz Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun etxeen aurrean elkarretaratzeak egin dituzte. "Lehen olatua izan eta urte eta erdira, osasungintza urria, nekatua eta baliabiderik gabea daukagu",... [+]
LAB sindikatuak honako irakurketa plazaratu du: "COVID kutsatzeen olatu berria dela eta, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Frantziako Gobernua COVID ziurtagiriaren ezarpena erabiltzen ari dira euren kudeaketaren hutsuneak ezkutatzeko. Bost ardatzetan neurriak... [+]
Urtero Bilboko Konpartsek San Tomas egunaren harira argitaratzen duten egutegiaren etekinak Etxaldeko Emakumeei emango dizkiete aurten.
Abenduaren 18 arratsaldean Donostian jendetzak hartu ditu kaleak, Bizitza plataformak deituta egin den manifestazioan. "COVID pasearen inposaketari ez" lemak elkartu ditu.
Abenduaren 14an Osasun Publikoaren Aldeko Herri Ekimenak 1.000 erreklamaziotik gora aurkeztu ditu Donostiako Eusko Jaurlaritzako Osasun sailean, bereziki Lehen Arreta eta oro har osasungintza publikoa indartzeko eta duintzeko eskatuz: "Osasun sistema publiko,... [+]