GAL

Jose Amedo: “Santi Brouarden hilketa agintzeko bileran Txiki Benegas eta Ramon Jauregi zeuden”

  • Aste honetan 13TV Espainiako telebista kate eskuindarreko El Cascabel saioan parte hartu zuen Jose Amedo Foucek.


2013ko urriaren 3an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako polizia ohia eta GALeko kide esanguratsu honek, 1983-1987 artean hainbat euskal herritar hil zituen erakunde paramilitar horri buruzko liburua idatzi du. Cal viva izena du liburuak eta bertan estatu-terrorismoarekin lotura izan zuten politikari, polizia eta epaileen izenak aho bizarrik gabe aipatzen ditu. Besteak beste titular hauek utzi ditu 7 urtez kartzelan izan den Amedok:

- Espainiako Erregearen oniritziarekin sortu zen GAL.

- Gaur egun PSOEn goi kargua duten asko GALeko parte izan ziren, Alfredo Perez Rubalcaba buru.

- Baltasar Garzon epaileak niri eta Michel Dominguezi txantaia egin zigun Felipe Gonzalezen kontra deklaratzeko.

- ETAko zuzendaritzaren bilera bat hegazkinez bonbardatzea pentsatu genuen, Felipe Gonzalez jakitun zela.

- Enrique Casasen hilketari mendeku hartzeko Santi Brouard hil zuen Espainiako Gobernuak.

- Santi Brouarden hilketa agintzeko bileran Txiki Benegas eta Ramon Jauregi zeuden.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: GAL
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

Eguneraketa berriak daude