Ezker Abertzale Ofiziala eta erreformista (EAO) burgesia txikiarekin, erreformismoarekin, burokraziarekin eta morrontzarekin lerrokatu egin da, eta EAJri begira dago, egia esan, halako jokamoldea izan du beti, bera jaio zeneko artegi nagusira itzultzea baita, hau da, independentista ez den betiko EAJ eusko-espainiarraren ondora itzultzea.
Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduak (ENAM) Euskal Herria okupatu eta zapaltzen duten bi estatuen kontrako 60 urte baino luzeagoko borrokaldi heroikoaren eta desorekatuaren ostean, gaur egun, ordea, ikusten dugu Ezker Abertzale Ofiziala eta erreformista (EAO) burgesia txikiarekin, erreformismoarekin, burokraziarekin eta morrontzarekin lerrokatu egin dela, eta EAJri begira dagoela, egia esan, halako jokamoldea izan du beti, bera jaio zeneko artegi nagusira itzultzea baita, hau da, independentista ez den betiko EAJ eusko-espainiarraren ondora itzultzea. Hori dena burgesia eusko-espainiarraren sektore jakin batekin eskean ibili ondoren, bai eta, independentistak ez diren “ezkertiar” erreformistekin ere. Hala ere, alferrik izan da, bi indar horiekiko aliantzek kale egin baitute, horren harira azpimarratu beharra dago biek ala biek ez zutela gogoan Euskal Herria independente eta sozialista izaterik, ezta gaur egunean ere.
Azken hamarkada luzeotan errepresioa, torturak, kartzelaldiak eta heriotzak pairatu izan arren, ilusioa eta uste osoa geneukan Euskal Herria independente eta sozialistaren aldeko borrokan, hortaz, orduan artegi nagusiarekin itzultzeak sinestezina zirudien. Hala eta guztiz ere, hamarkada haien analisi historiko eta dialektikoa eginez gero, ez da horren sinesgaitza, alegia, klase-borrokan oinarritutako analisia eginez gero.
Ez dakigu EAOrekin (Sortu eta EH Bildu) identifikatzen den oro horretaz jabeturik ote dagoen, dena dela, dirudienez argi dago, urruneko 2009. urteaz geroztik, EAOn gertatzen ari denaren jakitun dela jende asko (Sortuko egiturakoez gain), eta baten batzuk 2009 baino lehenagotik
Ez dakigu EAOrekin (Sortu eta EH Bildu) identifikatzen den oro horretaz jabeturik ote dagoen, dena dela, dirudienez argi dago, urruneko 2009. urteaz geroztik, EAOn gertatzen ari denaren jakitun dela jende asko (Sortuko egiturakoez gain), eta baten batzuk 2009 baino lehenagotik. Edonola ere, gogora ekar dezagun borroka-tresna bat bazterturik geratu zela betirako (euskal langile herriaren defentsarako borroka-tresna), euskal gizartea heldutasunera iritsia zela argudiatuz eta handik aurrera aldebakarreko DESOBEDIENTZIA inplementatuko litzatekeela promestuz, harik eta estatu okupatzaile eta zapaltzaileetatik emantzipatu arte.
Horretara, EAOri zegokion neurrian, eta ENAMtik baino haratago, herri eta gizarte mugimenduak eta dagoeneko heltzear dagoen langile mugimendua desegiteko apustua ari da gertatzen eta, aldi berean, erreformismoa eta pragmatismoa txertatzen ari dira haien jardueran (ekintza-eremu eta inplementazio urrikoa). Beti ere, jakina, jardute parlamentarista ahaztu gabe: burgesa, erabat konbentzionala, entzefalograma laukoa, subertsioarekin eta inbasoreak inposatutako sistemarekiko erresistentziarekin inolako loturarik ez duena eta, bistan denez, bultzatzen ez dituena. Horixe da EH Bilduk Madrilen erakusten digun errealitate negargarria, izan ere, PSOEren alde egin berri du, 1974ko Suresnes-eko kongresuan baino lehenago kapitalaren pieza bat gehiago izatea erabaki zuena eta PPren aldizkako ordezko teatrala den berbera, eta hori argi geratu da urteen poderioz. Oraingoan, gastaturik dagoen tresna bat ordezkatzeko antzeko bat jarri dute, kapitalak eta bere klase-egitura osoak (politikoa, administratiboa, ekonomikoa eta judiziala) bizirik iraun dezaten, eta horren aurrean, EH Bilduk bere alde egin du. Zehazki, “higiene demokratikoa dela kausa” aurrekontuen alde egiten du, duela egun batzuk ezetza eman bazien ere. Egia esan, estatu okupatzaileak legitimatzea baino, euskaldunok ez dugu ezer egiten euren parlamentuetan. Planteatu beharreko lehen kontua izango litzateke, baina ekidin egiten dena bide eta trikimailu guztiak erabiliz.
Halako sumisiozko posizioak ez du inolako kontraesan gaindiezinik sortzen okupazioaren ondoriozko instituzioetan, baita estatu okupatzaileen benetako botereetan eta sistemari itsumustuan men egiten dioten gainerako alderdietan ere. Gauzak horrela, hor dugu EZ independentziaren atariko tituluaren inguruko akordioa, hain justu, independentziari muzin egiten diotenekin eta modu guztietara garbi adierazi dutenekin, era berean, EAJrekiko akordioaren bidez Euskal Herriko zatiketa, oro har, eta Hegoaldekoa, bereziki, onartu egiten dute, hau da, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa (Euskadi) eta Nafarroa Garaiaren arteko bereizketa. Halaber, akordioaren bidez estatuekiko menpekotasuna (gaur egungo status quo-a) onartu egiten dute, bai eta, kapital atzerritarrak nahiz eusko-espainiarrak inposaturiko askatasun-sistema eta debekuak ere, ezinbestekoak direlako kapitalaren biziraupenerako, ugalketarako eta euskal langile herriaren olatuen kontrako dike gisa jarduteko. EAJk ez du inoiz independentziaren aldeko borrokan parte hartuko, estatuko benetako botereekin halaxe adosturik baitu, hau da, unean uneko gobernuen gainean daudenekin. Baserri baskongadoaren gestioa egiten du besterik ez, Euskal Herria independente eta sozialistaren alde dagoen euskal langile herriari galga jarriz.
Halako sumisiozko posizioak ez du inolako kontraesan gaindiezinik sortzen okupazioaren ondoriozko instituzioetan, baita estatu okupatzaileen benetako botereetan eta sistemari itsumustuan men egiten dioten gainerako
alderdietan ere
Ez gaitu harritzen Sortu eta EH Bilduren jokabideak, horra administrazio yankiarekin dituzten lagunarteko harremanak, horrek esan nahi du edozein gauza egiteko gai direla, euskal langile herriaren alde borrokatzea izan ezik. Nola da posible odolez goraino zikindurik dagoen administrazio inperialista batekin harremanik izatea, Obamaren agindupean, sei herrialde inbaditu eta askoz gehiago eraso eta mendean hartzen zituen bitartean? Zergatik Ezker Abertzale Ofizial eta erreformistaren inguruneko hainbatek ez dute oraindik sinesten, Trump-en ereduzko hauteskundeak zirela eta, bidalitako zorion gutuna egiazkoa eta guztiz jakina denik? Zergatik, hau ere jakitera eman da, baten batzuek ez dakite eta, beti ere, ez dute sinesten EH Bilduk espainiar indar errepresiboak zoriondu zituenik Espainiako demokraziaren babesean egindako lanagatik?
Ezker Abertzale Ofizial eta erreformistak ahaleginak eta bi egiten ditu nazio eta klase-etsaien eskubideak, balioak eta demokrazia gure zainetan sartzen, hala nola, bake soila; bake prozesua, zeinetan bidezko indarkeria defentsiboa den desagertutako bakarra; “egoera demokratikoaren” lorpena, desagertutako borroka armatuaren konkista gisa azaltzen zaiguna, nahiz eta alderdien legea, gure etsaiaren legea, onartu eta betetzea besterik ez izan; estatuen indarkeriaren monopolioa, edo beste era batera esanda, sistema okupatzaileari eta kapitalari zinez men egitea.
Ehunka jarduketa, deklarazio, gezur eta egia erdi azken 60 urteotako borrokaldiaren zilegitasunaz zalantzak sortarazteko asmotan. Bitartean, han-hemenka barkamena eskatzeaz gain, inoiz gertatu behar ez zuela aipatzen da hitz-erdika edo esaten da, beste batzuk hasi zirela modu lotsatian adieraziz… Azken finean, errudun-ustea eta iraganeko jarduera okerra gugan barneratzen saiatzen ari dira, duela gutxi izan duten, gaur egun duten eta hemendik aurrera izango duten jokabidea justifikatze aldera. Ildo horretan, gezurra dirudien arren, oraindik hamaika ikustekoak gara.
Modu horretara, filosofia burgesaren eta gure etsaien edo aurkaririk zuzenenen inguruko mezuz eta kontzeptuz bonbardatu egiten gaituzte. Zergatik ote da ustez demokratikoa pertsona ororentzat eskubide guztiak aldarrikatzea zehaztasun gehiagorik egin gabe? Eskubide eta betebehar berberak al dituzte euskal langile herriak eta gainbalioa indarrez kentzen digutenek, betirako okupatu nahi gaituztenek edo euskal langileen etorkizun propioari uko egiten diotenek? Halakoak eta antzeko beste perla batzuk, hala nola, zatiketa onartzea geroago federazioa osatzeko…
Kontraesan nabarriak errepikatzen dituzte inongo lotsarik gabe jendaurreko adierazpen bakoitzean. Zatiketa onartzeagatik EAJ kritikatzen bazen ere, orain etorkizuneko egitasmoan zatiketa bera proposatzen da abiapuntu gisa. Eztabaidatu gabeko kontua da, aurrekariak hamar urte ingurukoak direlarik, hain zuzen, Ezker Abertzalean esku kolpea jo zuen lobby-ak euskal eta nafar herritarrak bereizten hasi zirenean, gaur egungo politikarako bidea prestatuz. Hemerotekak jasotzen duen bezala, une hartan, Euskal Komunitatea eta Nafarroako Komunitatea aipatzean, lobby horrek etsaiaren diskurtsoa, kontzeptua eta terminoak bereganatu egin zituen.
Okupatzaileak, gerrako harrapakin gisa, errepresaliatuen ondasun partikularretan egindako konfiskazioaren ostean, bultzakada berria eman behar dela adierazi zuten, horrenbestez, zer espero dezakegu halakorik esaten duenaren aldetik? Zer bultzatu behar da? Norekin? Zertarako? Oinez gabiltzanok buruz atzeratuak izango bagina bezala, eta arrazoitzeko eta analizatzeko gaitasunik ez bageneuka bezala. Modu sinplean esanda, eskizofrenikoa.
Ez gaitu harritzen Sortu eta EH Bilduren jokabideak, horra administrazio yankiarekin dituzten lagunarteko harremanak, horrek esan nahi du edozein gauza egiteko gai direla, euskal langile herriaren alde borrokatzea izan ezik. Nola da posible odolez goraino zikindurik dagoen administrazio inperialista batekin harremanik izatea, Obamaren agindupean, sei herrialde inbaditu eta askoz gehiago eraso eta mendean hartzen zituen bitartean?
Hala gertatzen da eremu guztietan, baita espetxeetan ere. Dirudienez, euskal preso politikoen kolektiboko kide gehienek onartu egin dute Sortu Bidea, damuaren eta salaketaren marra gorriak kenduta. Bada, nekatu gabe behin eta berriz ekarriko ditugu gogora espainiar estatuko espetxe-politikaren nahitaezko eskakizunak: damutzea, barkamena eskatzea, euskal preso politikoen kolektibotik ateratzea, bitartekoei eta helburuei uko egitea, salatzea eta indarrean dagoen espetxe-legeria osoa betetzea, halaber, zigorrik ez izatea, graduz pasatzeko, era horretara, baimenen eta, geroago, baldintzapeko askatasunaren bidean aurrera egiteko. Horrez gain, kide baten agresioaren aurrean beste aldera begiratzea, beste kide batzuengan errepresio handiagoa eragitea, baten batzuk legeriaren eta kartzelarien aginduen aurrean makurtzen direnean... eta abar luze bat. Azken batean, eutsiezinezko egoera, eta ez denboraren poderioz, zero minututik hasita baizik.
Zein irtenbide bilatu behar diote euskal preso politikoek dilemari? Nola saihetsi dezakete gure etsaiaren exijentzia, hots, ez damutzearen kontraesana? Zer gertatzen da? Sortu Bidearen okerreko kalkulua ote zen? Gure iritzirako, Sortu Bidearen sortzaileek guztiz konbentziturik zeuden eta daude egin zutenaz, baita presoen esku utzitako kontraesanaz ere. Gainditu al dute marra gorria? Baina gainditzen ez badute? Bada, gainditzen ez badute, ez dago graduz pasatzerik. AMNISTIA OSOA eta berorri lortzeko ondoriozko borroka dira irtenbide bakarra, halakorik entzun nahi ez badute ere.
Bitartean, ehunka preso izango ditugu (orain daudenak eta, halabeharrez eta zoritxarrez, egongo direnak) Sortuk markatutako independentziaren egunean, horren harira ihazko urtarrilean Sortuko buruzagiek 2026 jarri zuten independentziaren urtetzat, data “errealista eta bideragarria” delakoan, “edo lehenago, baldin eta euskal gizarteak halakorik nahi badu”. Alegia, zortzi urte barru bideragarri eta erreala izango da hiru estatuz osaturiko federazioa: alde batetik Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, gero Nafarroa Garaia eta azkenik Iparraldea, gerora, sozialismoaren eta, beranduago, feminismoaren alde “borrokatzeko” eta… Bada, hori.
Espainiako Espetxeen Lege Organiko Orokorreko (LOGP) ondoz ondoko erreformak direla medio, kasurik onenean eta egoera aldatzen ez bada, orain espetxean dauden zenbait euskal preso politiko hirugarren gradura pasatuko dira 2043. urte inguruan, baldintzapeko askatasuna 2048. urte inguruan eta behin betikoa inoiz ere ez, zaintzapeko askatasunaren erregimenpean biziko direlako. Kasurik txarrenean eta garrantzizko kondenak dutenek, ordea, hirugarren gradua edo baldintzapeko askatasuna lortzeko zenbaketa egiterako orduan, 40 urte oinarritzat hartu beharrean, kondena guztien urteak hartuko dira kontuan. Modu horretara, espetxean beteko dute kondena osoa, eta aurreko kasuan 2051. urtean izango litzateke.
Ezker Abertzale Ofizial eta erreformistak ahaleginak eta bi egiten ditu nazio eta klase-etsaien eskubideak, balioak eta demokrazia gure zainetan sartzen, hala nola, bake soila; bake prozesua, zeinetan bidezko indarkeria defentsiboa den desagertutako bakarra; “egoera demokratikoaren” lorpena
Ez gabiltza asmakerietan. Milaka euskal herritarrek ondo baitakite zertaz ari garen, espetxean izan direlako edo, bestela, errealitate hori hurbiletik ezagutzen dutelako, hala nola, senitartekoak, militanteak, lagunak, lankideak eta abarrak. Hori da espainiar okupatzailearen legeak markatzen duena, behin eta berriz erreformatua euren etsaiak suntsitzeko smotan, kasu honetan, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokan diharduen euskal erresistentzia.
Artikuluaren hasierara itzulita, 60 urte geroago, etorkizun independente eta sozialista nahi izanez gero, argi dago euskal langile herriak soilik beraren etorkizunaren subjektu eta protagonista izan ahalko duela. Ezin dezakegu utzi beste inoren eskutan, halaber, gaurko zeregina ezin dezakegu utzi biharko. Eguneroko zeregin horrek gure etorkizunaren etengabeko isla inplementatzea exijitzen digu.
Ez dago askapen dinamikarik bideratzeko beste modurik, hain justu, gure helburu nagusietarantz garamatzan askapen dinamika. Hain dira zailak halako gakoak gauzatzea, ezen horiekin bat datozen egiturak eta etorkizuneko dinamika iraunkorrak berrikusi edo eraiki beharko diren.
Posiblea ikur bezala hartu duen eta ezinezkoa kimeratzat jotzen duen erreformismoaren aurrean, batez ere, jakitun izanik posiblea kontu onargarria eta ezinbestekoa dela etsaiarentzat, guk ezinezkoa posible bihurtu egingo dugu. Kontzientzia, borondate eta pertseberantzia kontua da. Askok eta askok, gure aurretik, esan eta egin duten bezala, “amets egitea ezinbestekoa da baina gure ametsetan sinisten dugunaren arabera”. Era berean, oso gogoan dugu Jon Idigorasek egun batean adierazitakoa: “EAJrik gabe zaila izango da independentzia lortzea, EAJrekin ezinezkoa”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]