Barañaingo jaietan gertatutako eraso sexistak salatzeko herritarrek Barañaingo kaleak hartu dituzte. Plazaberri atari digitalaren arabera, 1.200 pertsonek parte hartu dute Barañaingo Jai Batzordeak deitutako mobilizazioan. Jai Batzordeak salatu du ostegun goizaldean sexu eraso larria pairatu zuela emakume batek. Autoan margoketa homolesbotransfobikoak egin zituztela ere salatu dute.
“Asteazken gauean Barañainen, sexu eraso larria gertatu zela salatu nahi dugu. Erasotua izan den emakumeari gure babesa adierazi nahi diogu eta bera errespetatzea eskatu nahi dugu”, adierazi dute jai batzordeko kideek.
Eraso sexistarik ez onartzeko eta hauek salatzeko urteak lanean daramatzatela nabarmendu dute: "Eraso sexisten aurkako protokoloa martxan jarri dugu eta protokolo honi esker, erasoa gertatu dela jakin dugu; jendearen formakuntza eta konpromezua azpimarratu eta txalotu nahi dugu". Hori dela eta, "edozein" eraso jaso duten emakumeei babesa adierazi eta egoera salatzera animatu dituzte.
Erasotutako emakumeak salaketa jarri du. Horren ondorioz, 20 eta 30 urte bitarteko pertsona bat identifikatu dutela jakinarazi dute. Momentu honetan ikerketa epaitegian aztertzen ari dira.
Sexu erasoak ez direla kasu isolatu gisa aztertu behar adierazi dute: "Erailketak eta bortxaketak ez dira icebergaren punta besterik eta holako egoerak ahalbidetzen dituen eta ikusten ez den sistema oso bat dago azpian: sistema heteropatriarkala".
Beste jendarte eredu baten alde egitea herritar guztien ardura dela azpimarratu dute. Hori dela eta, indarkeria sexista errefusatzea eta emakumeek jasaten dituzten erasoei erantzun bat emateko deia egin dute: "Konplizitateak eta pasibotasunak ez du balio. Argi utzi behar diegu inork ez duela haien jarrera onartuko eta gure eremuetan ez dutela tokirik".
Gaur egun emakumeek egunerokotasunean sexu erasoak pairatzen jarraitzen dituztela ohartarazi dute. Horregatik, autodefentsa feministaren hautua egin dute: "Jakin dezatela matxirulo matxista eta erasotzaile guztiek, gu prestatzen ari garela, elkarrekin indartsuago egiten ari garela, inposatu diguten emakume eredua apurtzen ari garela, ez garela sumisak, ezta biktimak ere, geure burua defendatzeko gai garela, ez daukagula beldurrik eta erantzuteko prest gaudela".
Emakumeekiko edozein indarkeria mota "irmotasunez" salatu eta gaitzetsi du Barañaingo udalak komunikatu baten bitartez. Era berean herritar guztiei emakumeekiko indarkeria errotik kentzeko elkartasuna ager dezaten dei egin die. Berdintasunaren alde eta indarkeriaren aurka lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du udalak: "Guztiok goza ditzagun berdintasunez eta elkarbizitza baketsuan".
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]
Getxoko 3. Instrukzio Epaitegiak atxilotze-agindua eman du 2023ko urrian Algortan jazotako talde sexu-eraso batean ustez parte hartu zuen egileetako baten aurka. Kasua sexu-eraso larri gisa sailkatu du magistratuak eta poliziari eskatu dio, gaztea aurkitzen dutenean, epaitegira... [+]
Urte luzeak daramatza Laura Macayak indarkeria jasan duten emakumeei lagun egiten, arlo instituzionalean, militantzian, bai eta beste justizia-eredu batzuetatik abiatuta ere. Horri guztiari buruzko liburu bat kaleratu berri du: Gatazka eta abusua ez dira gauza bera (Katakrak,... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Gutxienez hamahiru sexu eraso salatu dituzte hainbat emakumek, horietatik bi "intentsitate handikoak", eta besteak "arinagoak". Mugimendu Feministak gogorarazi du salatutakoez gain "sexu eraso gehiago" egon daitezkeela, eta lanean jarraituko duela... [+]
Mugimendu Feministak deituta, ehunka herritar, ordezkari politiko eta jaietako talde bildu dira uztailaren 13an Iruñeko Gaztelu Plazan. Intentsitate handiko eraso baten eta intentsitate txikiko beste hainbat erasoren testuinguruan egin dute elkarretaratzea. Eraso sexistarik... [+]
Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuak publikatu ditu hainbat salatzaileren mezuak. Horietan salatu dute bi talde horien baxu jotzaileak haren bikotekide ohiak fisikoki eta psikologikoki eraso izana