Jaurlaritzak ez ditu finantzatuko sexu bereizketa egiten jarraitzen duten Opus Deiko ikastetxeak

  • Datorren ikasturtetik aurrera ez dute diru laguntzarik jasoko EAEn sexu bereizketa egiten duten eskolek. Gaur egun sei dira ikastetxe horiek, eta 12 milioi euro inguru ematen zizkion Eusko Jaurlaritzak.


2023ko otsailaren 1ean - 11:07
Azken eguneraketa: 12:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2023/2024 ikasturtetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ez ditu sexu bereizketa egiten duten eskolak finantzatuko. Gaur egun sei dira sexuen arteko bereizketa egiten duten Jaurlaritzak itundutako ikastetxeak, eta guztiek dute Opus Deirekin lotura. Horietako lau Bizkaian daude, eta bi Gipuzkoan: Arangoya (Bilbo), Ayalde (Loiu), Munabe (Loiu), Gaztelueta (Leioa), Eskibel (Donostia) eta Erain (Irun). Eskola hauetan Lehen Hezkuntzatik aurrera bereizten dituzte ikasleak. 

Gazteluetako eskola erlijiosoan (Leioa, Bizkaia) jasandako sexu abusuak salatu zituen atzo gizon batek Eusko Legebiltzarreko batzorde batean, eta horren ostean egindako Gobernu kontseiluaren agerraldian Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hartutako erabakiaren berri eman zuen: "Ezin da onartu generoaren arabera banatzen duten zentroak egotea, eta ez dira itunduko". Hezkuntza sailak adierazi du ikastetxe horiekin harremanetan jarri direla eta bi aldeen arteko adostasunarekin jarriko dutela neurria indarrean. 

Nafarroako Gobernuak ere astelehenean adierazi zuen Batxillergotik aurrera ez dituztela finantzatuko sexu bereizketa egiten duten ikastetxeak. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko azaroaren 26
Saioa Mujika Sierra. Pedagogia mugimenduan
"Herritartasuna bueltatu behar diegu, hori da umeekin daukagun zorra"

2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude