Jaurlaritzak euskal medioen finantzazioa izozteak ez du sektorea garatzen laguntzen Hekimenen ustez

  • Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak urteko batzar nagusia egin zuen joan den ostiralean Andoainen. Hedabide euskaldunek administrazioetatik jasotzen duten finantzazioa izan zuten hizpide besteak beste, Jaurlaritzak iragarri duen politika aldaketa dela-eta.


2016ko martxoaren 07an - 18:14
Hekimen elkartearen iazko batzarra. 2015ean Jaurlaritzarekin hitz egin bada ere, HPSk sektorearen eskakizunak kontuan hartu gabe jarraitzen du.

Eusko Jaurlaritzak urtarrilean iragarri zuen komunikabide euskaldunak finantzatzeko modua aldatuko duela: 2016rako onartutako aurrekontuetan lehen aldiz hainbat urterako kopuru bat zehaztu dute, 11,46 milioi, konpromiso kredituen bidez gauzatuko dena.

EAEn aurrekontua izoztuta

Hekimenen ustez, horrek esan nahi du aurtengo udazkenean egitekoak diren hauteskundeetatik aterako den gobernuak azken bost urteotako aurrekontu ia bera izango duela hurrengo hiru urteetarako euskal hedabideentzat.

Urte ugaritako planteamendua txartzat jotzen ez duen arren, euskal medioak ordezkatzen dituen elkarteak adierazi du “diru berdina egotea eta deialdia sektorearekin irizpideak eztabaidatu gabe egitea” ez dela Hekimenek eskatzen duena, “ez duelako bermatzen sektore osoaren egonkortasuna eta garapena”.

Nafarroa: aldaketa zantzu gutxi

Jaurlaritzarena da euskal hedabideek jasotzen duten partida publiko garrantzitsuena, baina ez bakarra. Eta beste administrazioen ekarpena ere baloratu du Hekimenek: “Nafarroako Gobernu berriak UPNko gobernuak bideratzen zuen antzeko kopurua esleitu dio euskal hedabideentzako diru laguntza deialdiari, eta ezin dugu nahikotzat jo. Bizkaiko Foru Aldundiaren ekarpena jaitsi egin da azken urteotan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren deialdia atzeratu egingo da Europako diru laguntzekin sortu daitezkeen arazoak direla, baina igoerak izan dira tokiko telebistetarako deialdian (%38) eta IKTkoetan (%31). Arabako Foru Aldundiak, berriz, bere ekarpena nabarmen igo du aurten: 10.000tik 50.000 €-ra”.

Euskal Hedabideen Behategia elkargune

2015eko urtarriletik uztailera bitartean Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzarekin hainbat bilera egin zituen Hekimenek: sektorearen diagnostikoa partekatzea helburu jarrita, medio euskaldunen audientziak, publiko potentzialak, balio sozialak eta administrazioen diru inbertsioak aztertu zituzten.

Sektoreak positiboki baloratu du dinamika hori, azpimarratu du elkarlanerako jarrerari eusten diola eta Euskal Hedabideen Behategiaren barruan kokatzen duela bere eskaintza: “Gune bat non Euskal Herriko unibertsitateek, administrazioek eta sektoreak berak euskal hedabideen zereginaz, helburuez eta garabideez hitz egingo duten”.

Joan den urtarrilaren 14an EHU, Deustuko Unibertsitatea eta Mondragon Unibertsitatearekin batera Bilbon sinatu genuen hitzarmenak bultzada handia eman zion Behategiaren proiektuari Hekimenen arabera.Behategiak aurrerantzean ere elkargune izateko bokazioa daukala azpimarratu du sektoreak. Hekimenek bere konpromisoa berretsi du datorren gobernuarekin epe luzera begirako planteamendu egonkor eta eraginkorra lantzen jarraitzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hekimen
2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


2023-02-24 | Behategia.eus
Elkarlanaren ideiak zeharkatzen du goitik behera Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-2023

Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak,... [+]


Hekimenek kritikatu du euskal hedabide gehienak Covid-19ko dirulaguntzatik kanpo daudela

Hedabideak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak aurten egindako bi dirulaguntza deialdi aztertu ditu herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak, eta ondorioztatu du “baliabide handitze nabarmena” behar dela sektorea egonkortzeko, berrikuntza prozesuak sustatzeko eta... [+]


Euskarazko hedabideak eta jabetza intelektuala
Eztabaida dago edukien partekatzeaz

Jabetza intelektuala beti da garrantzitsua, sarri arazo iturri ere bai, eta horregatik mundu osoan ondo araututa dagoen esparrua da. Merkatua jaun eta jabe, eta salerostea eta lehia horren garrantzitsua den kapitalismoan, jabetza intelektuala batez ere copyright zigiluarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude