Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

  • Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.

Martxoaren 1ean egin zuen urteko batzarra Hekimenek. Argazkia: Hekimen.

2024ko martxoaren 04an - 07:00
Azken eguneraketa: 08:30

Martxoaren 1ean egindako urteko batzarra baliatu du Hekimenek herri ekimeneko euskarazko komunikabideen egoerari buruzko hausnarketa egiteko, eta prentsa-oharrean partekatu du gogoeta.

Aldaketa teknologiko, sozial eta generazionalen testuinguruan kokatu ditu euskarazko hedabideak eta azpimarratu du “garai berrietara egokitu beharra” dagoela. Iraun ahal izateko hedabideok nolakoak izan beharko duten aletu dute oharrean: “Eraginkorrak, kalitatezkoak, anitzak, modernoak, herritarrekin harreman estua dutenak, gure kulturan ongi errotuak, euskara ardatz dutenak, teknologikoki ongi garatuak, berritzaileak”.

Eraldaketa sakonetara egokitzeko prozesuak azkartu beharko direla adierazi du, eta bide horretan, Hekimenek berak hartuak dituen konpromisoak zerrendatu ditu. Hedabideen ahaleginaz gain, administrazioaren laguntza beharko dela azpimarratu du.

Erakunde publikoei konpromisoak hartzea eskatu die, “izan ere, administrazioen zeregin nagusietako bat Euskal Herriaren izana eraikitzen duten elementuak babestu eta garatzen laguntzea da. Gure kultura bere adierarik zabalenean, berezko hizkuntza, pentsamendua eta izateko modua babesteari eta zuzentzeari begirako politikak egitea”.

Hekimenek gehitu du administrazioarentzat “iritzi aniztasuna eta informazio eskubidea bermatzea oinarrizko zeregina” dela, baita “komunikabide libreen sustapena ez baztertzea” eta “monopolio informatiboei mugak ezartzea”. Azkenik, gehitu du administrazioaren zeregina dela “tokiko proiektu mediatiko indartsuak eta eraginkorrak sustatzea”.

Sei eskakizun zehatz egin dizkie Hekimenek erakunde publikoei:

1.- Euskarazko komunikabideen sektorearentzat ezinbestekoa den egonkortasuna bermatzeko konpromisoa, euskarazko ekosistema mediatikoak iraun dezan. Horretarako, digitalizazioak dakarren egokitzea burutzeko baliabide nahikoak eskainiz.

2.- Kalitatezko kazetaritzak eskatzen dituen lantaldeak eta haien soldata duinak bermatzeko konpromisoa.

3.- Egokitzeak eskatzen duen malgutasunaz jokatzeko konpromisoa, inongo kanpo faktorek eraldaketa prozesua zapuztu ez dezan.

4.- Euskal komunikabideen sektorea hitzez eta ekintzez prestigiatzeko konpromisoa.

5.- Euskarazko komunikabideen eraldaketan funtsezkoak izan daitezkeen aldaketa teknologikoetara egokitzeko bideak errazteko konpromisoa.

6.- Euskarazko komunikabideen egungo hutsune geografiko zein tematikoak betetzera etor daitezkeen egitasmo berriak sustatzeko konpromisoa.

Eraldaketa prozesua elkarrekin egitea, euskarazko hedabideek eta administrazioak, ezinbestekotzat jo du Hekimenek.

Euskarazko hedabideen elkarteak EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaiei hausnarketaren berri emango die eta haien iritziak eta proposamenak jasoko ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hekimen
Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


2023-02-24 | Behategia.eus
Elkarlanaren ideiak zeharkatzen du goitik behera Euskal Hedabideen Urtekaria 2022-2023

Iazko urteak eman duenaren azterketa eta 2023an dauden erronka nagusiak jasotzen ditu Behategiaren urteroko argitalpenak. Azken horien artean dago digitalizazioaren eta adimen artifizialaren garapena baliatzeko urrats sendoak eman beharra; dela eleaniztasuna, ikus-entzunezkoak,... [+]


Hekimenek kritikatu du euskal hedabide gehienak Covid-19ko dirulaguntzatik kanpo daudela

Hedabideak laguntzeko Eusko Jaurlaritzak aurten egindako bi dirulaguntza deialdi aztertu ditu herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak, eta ondorioztatu du “baliabide handitze nabarmena” behar dela sektorea egonkortzeko, berrikuntza prozesuak sustatzeko eta... [+]


Euskarazko hedabideak eta jabetza intelektuala
Eztabaida dago edukien partekatzeaz

Jabetza intelektuala beti da garrantzitsua, sarri arazo iturri ere bai, eta horregatik mundu osoan ondo araututa dagoen esparrua da. Merkatua jaun eta jabe, eta salerostea eta lehia horren garrantzitsua den kapitalismoan, jabetza intelektuala batez ere copyright zigiluarekin... [+]


2022-05-17 | ARGIA
Ikus-entzunezkoen Espainiako legeak euskararen presentzia duina bermatzeko jaso behar lituzkeen puntuak zehaztu dituzte eragileek

Ikus-entzunezkoen Espainiako legea onartzeko prozedura azken txanpan dela, une erabakigarria dela eta “gure hizkuntzaren presentzia duina bermatzeko” legeak hainbat puntu jaso beharko lituzkeela gogoratu dute Euskalgintzaren Kontseiluak, Euskaltzaleen Topaguneak,... [+]


Eguneraketa berriak daude