COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzaren laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatu du Hekimenek

  • Bingen Zupiria sailburuak Legebiltzarrean eman dituen azalpenak entzun ondoren, Hekimen elkarteko zuzendariaren arabera ezinbestekoa da COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzea.

Argazkia: Irekia

2021eko abenduaren 17an - 20:50
Azken eguneraketa: 21:51

Ostiralean Gasteizko Legebiltzarrean Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak COVID-19ak eragindako kalteak arintzeko Eusko Jaurlaritzak zenbait komunikabideri esleitutako laguntzen inguruan emandako azalpenak entzun ondoren, Igor Astibia Hekimen elkarteko zuzendariaren arabera ezinbestekoa da laguntza horiek gainerako euskarazko komunikabideetara zabaltzea.

Hekimen elkarteko zuzendariaren esanetan, ez dago ez-ohiko laguntza horiek eguneroko prentsara edo irratietara mugatzeko arrazoi objetiborik. COVID-19ak eragindako kalteak komunikabide guztiek pairatu dituzte eta pairatzen ari dira, bai eta euskarazko komunikabideak ere. Hortaz, ez da ulergarria laguntzak komunikabide batzuetara mugatzea. Laguntza horiek zabaldu egin behar dira, euskarazko komunikabideek ere COVID-19ak eragindako kalteei aurre egiteko laguntza behar baitute.

Euskarazko komunikabideek pandemia garaian ahalegin berezia egin dute, ez bakarrik informazio-gaitasunari eusteko, baizik eta gaitasun hori indartzeko. Ahalegin berezia, bakoitzak bere esparruan pandemiak eskatzen zuen neurrian erantzuteko. Eta herritarrek ahalegin hori eskertu dute. Ikusi besterik ez dago pandemia garaian nola handitu den euskarazko komunikabideen kontsumo digitala. Horrelako laguntza puntualek edota berrikuntzari lotutako inbertsioek euskarazko komunikabideak kontuan hartzen ez badituzte, zaila izango da aurrera egitea.

Honegatik guztiagatik, Hekimen elkartetik Eusko Jaurlaritzari berresten diogu bere garaian egindako eskaera, alegia, COVID-ak eragindako kalteak arintzeko helburuz onartutako laguntza hauek euskarazko gainerako komunikabideei ere zabaltzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2024-03-04 | ARGIA
Hekimenek konpromisoak eskatu dizkie erakunde publikoei euskarazko hedabideak garai berrietara egokitzeko

Datozen eraldaketa sakonen aurrean euskarazko hedabideek iraungo badute, erakunde publikoei prozesuak azkartzeko laguntza eta konpromisoak eskatu dizkie Hekimenek, herri ekimeneko euskarazko hedabideen elkarteak.


Euskal Hedabideen Urtekaria Euskalerria Irratian aurkeztu du Behategiak

Trantsizio digitalarengatik eta lehengaien garestitzeagatik, 2023 urtea zaila izan dela nabarmendu du Hekimeneko zuzendari Igor Astibiak


Eguneraketa berriak daude