ARGIA.eus

2021eko abenduaren 02a

COVID-19aren ondorioei aurre egiteko Jaurlaritzak emandako laguntzak gainerako euskarazko komunikabideei zabaltzeko eskatzen du Hekimenek

Hekimen
2021eko azaroaren 24a

COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioak latzak izaten ari dira komunikabideen eremuan eta, noski, baita euskarazko hedabideen kasuan ere. Pandemia hasieran egin genuen azterlanak argi erakutsi zuen, besteak beste, publizitatean jaitsiera nabarmena jasaten ari garela edota harpidetzetan ere murrizketa gertatzen ari dela. Eta horri guztiari pandemia zeharka eragiten ari den bestelako ondorioak ere gehitu behar zaizkio (paperaren, argindarraren edota erregaien garestiztea). Diru-sarrerak murrizten ari diren bitartean, gastuak handitzen ari dira eta horrek asko zailtzen du komunikabideen biziraupena. Hori da komunikabideen egoera, baina guztiona, ez bakar batzuena soilik. Ondorioz, ez da ulertzen Jaurlaritzak laguntza hauek komunikabide jakin batzuetara soilik bideratzea. Are gehiago, bere garaian, azterlanaren emaitzekin batera, euskarazko komunikabideetan pandemiaren ondorioak leuntzeko neurriak ere eskatu genituenean.

Are gehiago, ez da ulertzen diru-banaketa horretan, euskarazko komunikabideek %6,6 bakarrik jasotzea. Euskararen normalizazioaren ikuspegitik euskarazko komunikabideen lana ezinbestekoa den heinean, ezin dira COVID-19ak eragindako ondorioen aurrean babesik gabe utzi, txertatu gabe utzi. Izan ere, hori COVID-19aren aurkako txertoa hautatutako batzuei soilik jartzearen parekoa litzateke. Ulergaitza egiten da aldizkari orokorrak, tokiko hedabideak, espezializatuak, herri-telebistak… babes neurri horretatik kanpo uztea. Zer herri-eredu du buruan Eusko Jaurlaritzak dirua horrela banatzen duenean? Zer iritzi du ekosistema mediatikoari buruz?

Pandemiak hedabide guztiak jo ditu gogor, baina egitasmo txikiak dira ondorioak gehien jasan dituztenak, izan ere, txikiak dira bestelako diru sarreretara heltzeko arazo gehien dituztenak (publizitatea, publizitate instituzionala, dirulaguntza bereziak...). Komunikabide askorentzako egoera kritikoa da eta hainbat egitasmoren biziraupena jokoan dago. Txertoekin bezala, lehentasuna zahurgarrienek izan beharko lukete. Zergatik lagundu handienak bakarrik, irismen-datuetan oinarrituta? Zer komunikazio ekosistema sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak?

Euskarazko komunikabideek pandemia garaian ahalegin berezia egin dute, ez bakarrik informazio-gaitasunari eusteko, baizik eta gaitasun hori indartzeko. Ahalegin berezia, bakoitzak bere esparruan pandemiak eskatzen zuen neurrian erantzuteko. Eta herritarrek ahalegin hori eskertu dute. Ikusi besterik ez dago pandemia garaian nola handitu den euskarazko komunikabideen kontsumoa. Horrelako laguntza puntualek edota berrikuntzari lotutako inbertsioek euskarazko komunikabideak kontuan hartzen ez badituzte, zaila izango da aurrera egitea.

Honegatik guztiagatik, Hekimen elkartetik Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu COVID-ak eragindako kalteak arintzeko helburuz onartutako laguntza hauek euskarazko gainerako komunikabideei ere zabaltzea.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Hekimen  |  Eusko Jaurlaritza

Hekimen kanaletik interesatuko zaizu...
Aukera berriak Europatik euskal komunikabideentzat?
MULTIMEDIA - erreportajea
Euskal Hedabideen 2020ko Urtekaria osatzen duen artikuluetako bat da «Aukera berriak Europatik euskal komunikabideentzat?», bideoan ikerketaren mamia azaltzen ageri da lanaren egile eta Euskal Hedabideen Behategiko kide den Josu Amezaga.

Zientziaren komunikazioa sindemiaren aroan
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskal Hedabideen 2020ko Urtekaria osatzen duen artikuluetako bat da «Zientziaren komunikazioa sindemiaren aroan». Bideoan ikerketaren mamia azaltzen ageri da Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaran, koronabirusaren nondik norakoak euskal erabiltzaileoi han eta hemen... [+]


Pandemiak pandemia, euskal komunikabideak aurrera begira
MULTIMEDIA - erreportajea

Euskal Hedabideen 2020ko Urtekaria osatzen duen artikuluetako bat da «Pandemiak pandemia, euskal komunikabideak aurrera begira», bideoan ageri den HEKIMEN euskal hedabideen elkarteko Igor Astibia Teiletxeak azaldu du lan hori.


Hekimen elkarteko webguneak 2020. urtean
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Euskal Hedabideen 2020ko Urtekaria osatzen duen artikuluetako bat da «Hekimen elkarteko webguneak 2020. urtean», bideoan ikerketaren mamia azaldu du CodeSyntax enpresako Josu Azpillagak.

 


Lerratuak... beldurra ematen du

Donostia, irailak 14, Bingen Zupiria Kultura sailburua Euskarazko Komunikazioaren EHUko ikastaroetan: “Euskarazko hedabideak lerratuegiak daude posizio politiko-ideologiko batzuetara”. Ez da egokia argia izan behar duena ilun agertzea. Sikiera aukera izan bagenu... [+]


Irakurrienak
Azken albisteak
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude