ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 09a

Jamattitt Bidart "Kuxkurrio" hil da, euskaltzale baigorriarra

  • Ekainaren 8an hil da, 93 urterekin. Arrola dantza taldearen eta euskal kulturaren sustatzailea izan da baigorriarra, eta Betti, Filipe, eta Jojo Bidarten aita ere bai.

ARGIA @argia
2020ko ekainaren 09a

1926an Baigorrin sortu zen Jamattitt Bidart "Kuxkurrio", Potroxoenean. Ogibidez zurgina izan zen, 14 urterekin aitaren aprendiz hasi eta erretreta hartu arte. 16 urterekin hasi zen euskal dantzak ikasten eta 1966an berriz ere Baigorriko Arrola dantza taldea elkartu zuen. Urte luzetan, kanpoko dantza irakasleak Baigorrira joanarazi zituen eta herriko gazteak Hego Euskal Herrira eraman zituen, dantzak ikasi eta emanaldietan aritzeko. Hamar bat urtez sustatu zuen Arriola dantza taldearen bizia eta garai hartan Euskal Dantzarien Biltzarreko bileretan parte hartu zuen. Egun bere ondorengoek dantza talde herrikoiaren segidari eusten diote.

Jamattitt Bidart urteetan erreferentziazko pertsona izan da Ipar Euskal Herriko koreografoentzako, mintzoak.eus webguneak jasoa duenez.

Hona hemen Mikel Asurmendik 1991n egin zion elkarrizketa, preso zuen seme Filipez: "Ez ditugu gure semeak jujatzen ahal, egin duten hautuaz".

Asurmendik bere blogeko artikulu honetan Filipek aitari buruz esanak bildu zituen.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Baigorri  |  Dantza  |  Euskal preso politikoak

Baigorri kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude