Apirilaren 28an ospatuko da Nafarroaren Eguna

  • Egun handiaz gain, kultur egitarau zabala antolatu du Basaizea Elkarteak hilabete osorako.

Argazkia: Erran

2024ko apirilaren 5ean - 12:36
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urtero legez, apirilaren azken igandean ospatuko da aurten ere Nafarroaren Eguna, Baigorrin. Basaizea Kultur Elkarteak antolatuta, goizetik arratsaldeko azken ordura arte luzatuko den besta eta aldarrikapen eguna izanen da. Antolatzaileen erranetan, aurten euskararen zilegitasuna da aldarri, "folklorismotik haratago". "Hizkuntza ez ezik, etxeak eta herriak hil eta folklore bihurtzen ari dira, museo azken finean. Harrizko estatu mugiezin ederra izan daiteke oporretarako erabiltzen den etxea, urtean bizpahiru aldiz irekitzen dena eguzkia hartzeko". 

Horixe izanen da aurtengo Nafarroako Egunaren aldarri nagusia, beraz, antolakuntza taldeko kide den Xalbat Alzugarayk argitu moduan: "Kultura euskeraz egin daitekeela erakustea, euskal sorkuntzari lekua ematea". Horretarako, Kulturaldiaren baitan hainbat hitzaldi, aurkezpen eta emanaldi izanen dira hilabete osoan zehar. 

Apirilaren 5ean migrazio mugimenduen inguruko hitzaldia emanen da Izpegiko Bereko Bentan. Apirilaren 12an, aldiz, Asisko Urmenetaren Gora euskal herrientzak komikiaren aurkezpena izanen da Urepeleko Amerikanoinean. Hilaren 18an, Baigorriko Bil Etxean, Mirande, film bat egiteko zirriborra dokumentala proiektuatuko da. Apirilaren 20an, Euskal Herria eguna ere ospatuko da, Baigorriko Bixentaienean. Nafarroaren Egunaren bezperan, 27an, Ai gure Juaneteak antzerkia izanen da Bil Etxean. Kulturaldiari amaiera emateko, maitzaren 1ean Mejillon Tigre taldearen emanaldia izanen da Arrosako Elgenian. 

Nafarroaren Egunerako egitarau osoa prest dago jada. 

Goizean, Gaineko plazan: 

9:00. Merkatua Gaineko Plazan

9:00. Askaria ikastolak Kuxkuturekin. 

11:00. Desfilea Behereko plazatik. Ortzadar Dantza Taldea, Eskiulako Dantza Taldea eta Otsagabiako Dantza Taldea, makilariak, basaldunak, Nafarroako eta Baigorriko Ziganteak, trikitilariak, txistulariak, gaiteroak, Uztaritzeko Txaranga, Ezpela. 

11:30 - Ekitaldia Elizako plazan. 

12:00 - Bas`hitza. Irrintzina. 

13:00 - Larrain-dantza eta jauziak. 

14:00 - Ikastolako bazkaria Plaza Xokon. 

Arratsaldean, Behereko plazan:

Rakatapunk eletrotxaranga, Gaitisan Txaranga, Eletrotxorongo eletrotxaranga eta Tukutuku txaranga, egun osoan zehar. 

Haurren Txokoa: puzgarriak, egurrezko jokoak, aurpegi tindaketa... 17:00etan, Pontx pailazoa; eta 18:00etan, Zirko Ikusgarria. 

Familien Txokoa: 15:00etan, bertso saio musikatua, Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Ane Labaka eta Miren Amuriza bertsolariekin. Eneko Sierra eta Beñat Antxustegi musikariekin eta Amaia Castorene eta Xalbat Alzugaray gai-emaile lanetan. 

16:30 -  Dantza ikusgarria

17:30 - Kiki Bordatxo

20:00 - Cumbian Bero

22:30 - Belako

00:00 - Dj Uzkuluz


Irakurri gehiago: Jai herrikoiak Baigorri Nafarroa
Jai herrikoiak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
BERRIKUNTZA | Hezkuntza kanala
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalaren eskutik. Bi sail berri estreinatu ditu kanalak: ikastetxeetako esperientzia onen bideo-erreportajeak eta eztabaida sustatzea helburu duen podcasta.