Jaietako emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko gida atera du Emakundek

  • Emakundek Jaietan emakumeen aurkako indarkeria matxista prebenitzeko tokiko prozesuak sustatzeko Gida osatu du EAEko hiru lurraldeetako aldundiekin eta EUDELekin elkarlanean. Gida hau EAEko udaletara igorriko dute, bi urtez pandemia dela-eta jaiak ohiko eran egin gabe egon ostean, uda honetan jaietan emakumeen aurkako eraso matxistak prebenitzeko.


2022ko maiatzaren 24an - 11:34
Emakunde, Jaurlaritzako Berdintasun saila eta EUDELeko ordezkariak jaietako emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko gidaren aurkezpenean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gida hau zuzendua dago udalentzat, jai-batzordeentzat, ostalaritzarentzat, txosnentzat eta jai-ekitaldiak antolatzen dituzten pertsona edo kolektibo guztientzat. Eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzen laguntzen duten prozesuak bultzatzeko eta indartzeko jarraibideak eskaintzen ditu bertan: nola idenfikatu eta prebenitu eraso matxistak, nola eman arreta erasoen, nola antolatu eraso baten ostean erantzun publikoa... eranskin berezi bat ere badakar, ostalaritza-sektoreari eta txosnei zuzendua.

Urtero jartzen du Emakundek udalen eskura jaiei begirako prebentzio materiala, EUDELekin eta aipatutako hiru aldundiekin koordinatuta lantzen duen Beldur Barik programaren barruan. Aurtengoa, gidaliburu hau zabalduko dute programa honen barruan.

Hemen irakur daiteke gidaliburu osoa.

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude