ELB

Izpuratik mezua: "Ez dugu onartuko gure bizkar aberastu daitezen"

  • Besta nagusi baldin bazen ere larunbatean Izpuran, kexua eta kezka plazaratzeko tartea hartu zuen ELB laborarien sindikatuak, 40 urteen kari antolaturiko egunean. 300 bat lagunek manifestazioa burutu zuten Donibane Garazin, gaur egungo testuinguru ekonomikoa salatzeko: lan-gastuen emendatzeak laborariak itotzen dituen bitartean, eragile handiak –bankuak, asurantzak, supermerkatuak, agroindustriako enpresak– geroz eta aberatsagoak dira.

Argazkia: Patxi Belaitz

2022ko irailaren 12an - 10:11

Dela Ukrainako gerla, dela idortea, gaitz batzuen estakuruan bideratu logika espekulatzailea salatu zuen laborantza herrikoiaren alde dabilen sindikatuak. “Insee institutuak dio %12 emendatuko dela janarien prezioa. Gure etxaldeetan sentitu duzue emendaketa hori? Ez. Ez badute dirua hobeki partekatzeko aldaketa seriosik bideratzen, orduan, ez gara helduko”, adierazi zuen Beñat Etxeto laborariak Market supermerkatuaren aitzinetik. Egoera aldatzen ez bada ekintzara pasako direla oroitarazteko tartea hartu zuen: “Kasu, laborariak kexu gara; ELBren 40 urteek erakusten digute ekintza badela gure borroka tresna. Ondoko egunetan ere trama horretatik segitu beharko dugu”.

Crédit Agricole bankuaren aitzinean ere gelditu ziren, egoera desorekatu horren adibide ezin hobea izanik: aurten 9.000 milioi euroko etekinak atera zituen laborariak laguntzeko orduan uzkur den banku horrek. “Bipiltzen gaituzte. Proiektu ttipiekin beti mesfidati eta handiak laguntzen beti”, zion Maritxu Lopepek mikrofonotik.

Argazkia: Patxi Belaitz

Beti handien alde

Instituzioetatik, finantza egituretatik ala agroindustriarekin eskuz esku dabilen FDSEAren partetik bideratu laguntzak beti ekoizle handienei bideratuak direla gaitzetsi zuten. Nola ez, Europaren Nekazaritza Politika, 1962an abiaturikoa: “60 urte laborantza industrialaren alde, handiak handitzen laguntzen eta ttipiak desagerrarazten”, Mirentxu Auzkiren hitzetan. Hamarkadak orain ELBk eta Confédération Paysanne bezalako sindikatuek badutela bestelako politika bat landurik. Hori horrela, norabidez aldatzeko instituzioek duten “borondate eta kuraia eskasa” salaturik, berantegi izan baino lehen “ardurak hartu” eta “etxaldeetan duitasunez bizitzeko” laguntzak eta politikak galdetu zizkien Europa zein estatuei.

Etxalde ttipien alde eta agroindustriaren kontra borrokatzen segituko dutela argi utzi zuen manifestazio hastapenean Jean-Paul Duhalde sindikatuko bozeramaileak: “Elkartasuna da gure indarra, ELBren DNAn dugu elkartasuna, bide beretik segituko dugu”. Borroketan, parean, bidea moztu nahian dabilen FDSEAz ere bi hitz erran zituen bukaerako hitzartzean Panpi Saint-Marie idazkari nagusiak: “Orain diskurtsoa aldatua dute, zintzoaren itxura hartzen dute, berdin ekologia ala biologikoa aipatuko digute. Baina ez: mertzenario batzuk dira, agroindustriaren mertzenario batzuk, baina maleruski hor dira eta horiekin kontatu behar dugu”.

Txalo artean, ELBren borroka posible egiten duen militante sare zabala eskertuz bukatu zen manifestazioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ELB
Espekulazioaren kontra errepideak moztu dituzte Donibane Lohizunen eta Baionan

Senpereko Olha etxearekin espekulatzea eta lurraren erabilera pribatizatzea salatu dituzte, besteak beste. Donibane Lohizuneko geltoki pareko errepidea eta Baionako A63 autobidera ematen duen biribilgunea moztu dituzte. Ostia sarea, ELB, Lurzaindia eta Senperetarren Kolektiboak... [+]


Senperen okupaturiko etxearen erosle Adam enpresaren jarrera salatu dute

Donibane Lohizuneko Adam makarroien enpresa ezagunaren jabea da eroslea. Elkarretaratzea burutu dute bere denden aitzinean, baina saltokiak itxirik kausitu dituzte, protestaren berri ukanik ateak lehenago itxirik jabeak. Astearteaz geroztik dabiltza Senpereko etxea okupatzen,... [+]


Hegazti gripeaz Frantziako Gobernuak egin duen kudeaketa salatu du ELBk

Animalien osasunaz arduratzen den DDPP departamendu mailako zerbitzuak Pauen dituen bulegoak okupatu dituzte ekainaren 8an, ELBk eta Biarnoko Modef eta Confederation Paysanne sindikatuek ere. Poliziak kanporatu ditu.


2023-06-02 | Euskal Irratiak
Hegazti kutsatuak Behe Nafarroara ekartzearen lanjeraz ohartarazi du ELBk

ELBk berriz ere bere arrangurak agertarazi ditu hegazti gripeari begira. Euskal Herriko Laborarien Batasunak jakitera eman duenez, iragan hiru asteetan 70 kutsadura kasu aitortu dira Aturri arroko etxaldeetan, horietatik 50 Gersen, hemezortzi Landetan eta bi... [+]


Akitania Berriak artzaingoaren sustengatzea uzten ote du?

2022ko uztailaren 8an Akitania Berria eskualdeak mendiari eta artzaingoari lotu 2023ko proiektu deialdiak aurkeztu zituen . Aldaketen artean bortuetan tropen zaintzeko laguntza atxemaiten da, orain arte «7-6-B Bortuko eremuen balorizatzea» izenarekin zena eta oraitik... [+]


Eguneraketa berriak daude