Izotza den gauetan ere trantsitoan diren pertsonak aterpetxetik kanpo uzten dituzte

  • Irungo Harrera Sareak salatu du trantsitoan diren pertsonen egoera gero eta okerragoa eta arriskutsuagoa dela. Izan ere, zeropeko hotza egiten duen gauetan ere Gurutze Gorriak kudeatzen duen aterpetxetik kanpo uzten dituzte migratzaileak: "Iaz 225 pertsona utzi zituzten kalean". Bertako hainbat biztanlek egoera latz hau euro batzuk ateratzeko baliatzen dutela ere salatu dute: lau sosen truk Endarlatsara eramaten dituzte eta handik ibaia gurutzatzera bultzatu. Istripuak ere izaten dira, honen guztiaren ondorioz: "Joan zen ostiralean migratzaile batek polizia frantsesarengandik ihesi, femurra apurtu zuen eta ebakuntza egin behar izan diote", salatu du Irungo Harrera Sareak.


2022ko urtarrilaren 11n - 08:29
Azken eguneraketa: 09:48
Argazkia: angulaberria.info

"Urtarrilean pertsona migratzaile asko iristen ari da Irunera", ohartarazi du bertako Harrera Sarea: "Frantziako polizia mugan ezartzen ari den kontrol arrazista gero eta zorrotzagoa da, eta nahiz eta pertsona migratzaileak behin eta berriro saiatzen diren muga zeharkatzen, polizia frantsesak atxilotu eta Hego aldera ekartzen ditu bueltan bidegabeki". Urtarrilaren 6an, egun bakarrean, 50 pertsona baino gehiago iritsi ziren.

Negu gorrian

Gurutze Gorriak ezartzen dituen arauak betetzen dituzten pertsonek hiru gau pasatu ditzakete gehienez aterpetxean. Egun muga horrek arazoak sortzen dituela azaldu du Harrera Sareak: "Urtarrilaren 6an, zeropeko bi gradu genituela lau pertsona kalean utzi zituzten. Irungo Harrera Sareak hurrengo egunean bi kanpin denda jarri zituen pertsona hauek babesteko. Iaz 225 pertsona utzi zituzten kalean".

Frantziako poliziarengandik ihesi, femurra hautsi

Harrera Sareak salatu duenez, "ba omen da jendea pertsona hauen deseperazioaz baliatzen dena dirua ateratzeko, euro batzuen truke Endarlatsara hurbiltzen dituzte eta handik ibaia gurutzatzera bultzatu". Ibilera horietan istripuak ere izaten dira: "Urtarrilaren 7an migratzaile batek polizia frantsesarengandik ihesi, femurra apurtu zuen, ebakuntza egin behar izan diote eta gutxienez hiru hilabete beharko ditu bidaia jarraitu ahal izateko".

Azken mezua erakundeei luzatu die Irungo Harrera Sareak: "Beste izugarrikeriaren bat gertatuko ote beldur gara. Berriz ere eskatzen diegu erakunde guztiei, aitzakiak utzi eta benetako erantzukizunaz jokatzeko, egoeraren larriaz jabetu eta elkarrekin lan egiteko, neurriak har ditzatela pertsona hauek babesteko eta gizalegezko harrera duin bat eskaintzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Migrazioa
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Uztailean hasi nahi du Erresuma Batuak migratzaileak Ruandara deportatzen

Rishi Sunak lehen ministroak jakinarazi du deportaziorako "baliabideak" prest dituela "legez kanpoko migratzaileak" kanporatzeko. Auzia etenda dago Auzitegi Gorenaren erabaki baten eraginez, baina parlamentuak Sunaken lege bat onartu berri du horren gainetik... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-10 | ARGIA
Migratzaileei laguntzeagatik gutxienez 117 pertsona auzitara eraman dituzte Europan 2023an

Pertsona migratzaileak laguntzea kriminalizatzen duten politikak nagusi dira Europar Batasunean, eta hori egiteagatik auzitara eraman dituzten pertsonen kopuruak errekor berria ezarri du 2023an: gutxienez 117.


Eguneraketa berriak daude