Izaskun Lesaka euskal presoa baldintzapean aske geratu da

  • Ekainaren 13an irten da Burlatako presoa Reauko espetxetik, eta Espainiaratu dute jada. Ia hamar urte zeramatzan preso.


2022ko ekainaren 13an - 18:59
Madrilera eraman dute, eta bertan aske utzi. / Argazkia: Etxerat.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Baldintzapeko askatasuna eman diote Izaskun Lesaka Arguelles euskal presoari. Parisko Apelazio Auzitegiak hartu zuen Lesaka espetxetik ateratzeko erabakia martxoan, baina Frantziako Fiskaltzak helegitea jarri zuen; halere, Auzitegiak berretsi egin zuen erabakia maiatzean.

Frantziako Reauko kartzelan zeramatzan bederatzi urte eta zortzi hilabete, eta handik atera eta Espainiaratu ostean, Barajaseko aireportuan utzi dute aske. 2012ko urrian atxilotu zuten, eta ETAko kide izatea leporatuta espetxeratu. Auzitegiak Lesaka libre utzi erabakitzerakoan kontuan izan zuen hura atxilotu zutenean ETAk bertan behera utzita zuela jarduera armatua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!