ETA

Iulen Madariagak bere memoria politikoak argitaratuko ditu

  • EKIN taldearen sortzaileetakoa izan zen Iulen Madariaga 1952an, ETAren hazia izanen zena. 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zuten ETA, beste hainbat kiderekin batera. Garai hartakoak eta ondorengoak Egiari zor liburuan (Erein) jaso ditu.


2014ko maiatzaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Maiatzaren 22an aurkeztuko dute liburua.

"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen", dio Madariagak. "Printzipioz, holako liburuaren helburua zera da: norbaiten bizialdiaren gain,inguruan gertatu den guzti-guztia erratea, jakinaraztea, komentatzea... Beraz, ene kasuan, ene inguruan gertatu den guztia erratea eta jakinaraztea. Honetaz, iritzi garrantzitsu baten aldekoa izan naiz betidanik: irakurle orok, gazteek, bereziki, gure historiaz –euskal historiaz, EKIN-ETArena barne, jakina– gertaturiko den-dena jakiteko eskubide oso-osoa du,gertaera bera,on edo txar izan, atsegin ala gozogabe, maitagarri zein zakarra".

"Neuk pentsatzen dut zernahi gertatzen edo gertatu dena, aipatu beharra dagoela, historiaren parte bat delako; areago: historiographia delako. Ez dezagun ahantz".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETA
2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

2025eko irailaren 3
Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Eguneraketa berriak daude