Itzaltzutik itzulian

  • Etxean goiz bazkaldu eta Itzaltzura egin dugu, aspaldiko partez. 16:00retarako egon nahi genuen han, bertso saiorako puntual. Heldu gara, 16:06. Karpa zurira bidean presaka gindoazela lonaren bestaldetik zetorren ahots bat entzun dugu, “arazo bat egon da eta ez da kaferik egonen… baina orain Xune eta Mikelot saskien zozketa eginen dugu eta hau da saski bakoitzean dagoena (...)”. Amane zen, 100 bat urteren ondotik Itzaltzun jaiotako lehen euskalduna. Urte batzuk geroago helduko zen bigarrena, Peru, Amanek oholtzakide zuena, bere neba.

Argazkia: Amets Aranguren

2020ko urtarrilaren 21ean - 09:12
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

 Urtero bezala, karpa jendez lepo, bazkalosteko giro alai eta beroan. Zozketa bukatu eta bertsolariei utzi diete oholtza Itzaltzuko bi gazteek. “Bertso saio dinamikoa” dio eguneko afitxak, egia esan ez dakit oso ongi zer den. Ea ba.

Aimar Karrika eta Jon Maia. Bi bertsolari aski ezagun eta desberdinak. Gai librean hasi dira kantari biak, panoramaren berri ematen. Hasteko, Itzaltzuko bardoari egin diote biek erreferentzia, nola ez. Urte batzuk badira kondairak dioena pasa zenetik, baina Maiak gogorarazi digu egun fraideei kantatzen ez badiegu ere, alturaz eta profilez antzeko gabiltzala.

Hitz ezkutuaren jokoarekin jarraitu du saioak. Lehenengoari ekin diote, kostaldekoak pistak eman eta barnealdekoak asmatu behar. Pertsonaiaren inguruko pistak eman eta eman aritu da Jon: estatubatuarra, feminista, beltza, mundu mailan ezaguna... alferrik. Aimarrek, lotsatuta, erridikulua egiten ari dela besterik ez du esaten, mundu mailakoa hori ere. Publikoa barre batean. Jonek kidearen patxarana seinalatu eta “patxaranari h(An gela)” jartzeko gomendioa eman dio. Ona.

Argazkia: Gartxot Ekimena

Hor hasi dira barreak, baina hitz ezkuturik onena etortzeke da. Hitza daraman kartela hartu eta Aimarri erakutsi ondotik publikoari aurkeztu dio Amaiak: “Satisfyer” dago idatzita. Irudi eta guzti. Oihuka, algaraka hasi da publikoa, baina baten batek ere ondokoaren belarrira egin du galdera, ez pentsa. Errazagoa izan zaie hitz hau asmatzea.

100 aldiz despeditu den musika taldeaz eta mukiez ere aritu dira eta Joni 15 urteko gazte baten azalean sartzea tokatu zaio, Hatortxu Rock jaialdira sartu nahi baina gurasoen baimenik gabe kanpoan geratuko denaren azalean.

Nor da nor jokoa izan da azkena eta Donald Trump-ez gain, Olentzero bezain euskal kulturaren parte den Doraemon ere asmatu behar izan dituzte publikoaren laguntzaz –eta ez dakit laguntza ala oztopo izan garen gehiago–.

Gauak luze joko du baina guri berandutu zaigu, alde egin behar dugu, penaz. Argi geratu zaigu, hala ere, hurrengorako zer egin: Otsagabiako kanpinean erreserba egin eta Elkorretara ibilaldia biharamunean.

Ah, eta bertsolariei agurtzeko ordua heldu zaienean aitortu digute baietz, haiendako kafea bazegoela.

Datorren urtean gehiago.

Biba Gartxot!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2025-07-22 | Bertsozale.eus
Bertsolaritzaren dokumentazio bilketa sendotzeko aurrerapausoetan

 Xenpelar Dokumentazio Zentroak dokumentazio bilketan sakontzeko aurrerapausoak eman ditu: Bertsozale Elkarteko egitasmoen bilketa prozesuak berrikusi dira eta tokian tokiko eragileekin harremanetan jarrita, eremu horretako jarduna aztertu eta hobekuntzak bideratu... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Nafarroa Arenan jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala, azaroaren 29an

“Urrats kuantitatibo eta kualitatiboa” eman du antolakuntzak, finala lekuz aldatuko du, inoizko finalik “handiena” egiteko. Zortzi saiok osatuko dute txapelketa. Sarrerak udazkenean jarriko dituzte salgai.


2025-06-25 | Onintza Enbeita
Oihana Bartra. Bertsolaria
“Bertsolaritzan ere badago aurrerapenaren kontra dagoen korronte erreakzionarioa”

Lau urtero hiru txapelketa jokatzen ari da Oihana Bartra Arenas azken hogei urteetan. Bertsolaritza lehia baino gehiago dela jakitun da, baina lehia uzteak ekar lezakeen amildegiak beldurra ematen dio.


2025-06-16 | Bertsozale.eus
Unax Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolartekoa
Arantzan izan da saioa eta herrialde guztietako 13 bertsolari aritu dira kantuan. Bertsozale asko gerturatu dira eta giro ona gailendu da.

Bertsularien Lagunak elkartearen sortzaileetan izandako Mixel Itzaina zendu da, 92 urte zituela

Bertsozalea zen, eta hamarkada luzeetan aritu da bertsoaren plazako zereginetan: epaile eta gai-jartzaile lanetan, saio antolaketetan eta Bertsularien Lagunak elkartearen betebeharretan ere bai. Euskaltzain urgazle izendatua izan zen 1967an, eta ohorezko 2014an.


2025-06-11 | Paula Amilburu
V. Señora Sariketa
Itzulera bat: señorak eta señoritak

Señora Sariketaren V. edizioa izan da 2025ekoa, benetan berezia: aurtengo bertsolari parte-hartzaileak plazak utziak zituzten andre eta genero disidenteak izan dira. Binaka egin dute plazara itzulera, saioetarako giro goxo eta xamurra lagun. 


Urdulizen hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, irailaren 28an; eta Bilboko Casillan amaitu

Hamahiru urtean lehen aldiz, finalaren kokagunea aldatu du txapelketak, arrazoi koiunturalak medio: Bilbao Arenatik Casillara. Azken bi txapelketetako txapeldunak, Nerea Ibarzabalek, ez du parte hartuko aurtengo edizioan.


2025-05-19 | Bertsozale.eus
Maiatzaren 23an eta 30ean jokatuko dira Nafarroako Bertsolari Txapelketako sailkatze saioak

Iruñean eginen da lehen saioa, maiatzaren 23an, eta Jauntsaratsen bigarrena, maiatzaren 30ean. 12 bertsolarik hartuko dute parte, aurreko txapelketan aritu ez zirenak. Horietatik, sei sailkatuko dira urrian hasiko den txapelketara.


2025-05-14 | Estitxu Eizagirre
“Galdu eta irabazi” Iñaki Artolaren bertso jarriak, Altunarekin ARGIAn izandako solasalditik etorriak

Hamabi bertsoko sorta dotorea jarri du pilotariak, galtzeari eta irabazteari buruz. Inspirazioa 2024an Larrun aldizkarirako egindako mahai-inguruak piztu zion, Jokin Altunarekin gai horri buruz aritu baitzen gogoetan. Bertso sorta musikatuta entzun daiteke Bertso Ikasgela... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-04-30 | Bertsozale.eus
Babes Kutxa: urrats txiki bat sortzaileen baldintzak duintzeko bidean
Administrazio publikoak baditu mekanismoak soldatapeko langileen ezintasun puntual edota behin-behinekoen aurrean erantzuteko. Kultur sortzaileen kasuan, ez. Babes Kutxarekin egoera horri erantzun nahi dio Bertsozale Elkarteak.

2025-04-15 | Bertsozale.eus
Kattin Madariaga Apaolazak irabazi du 2025eko Nafarroako Eskolarteko Txapelketa

Irurtzunen jokatu da Nafarroako Eskolarteko Txapelketaren 39. edizioa. Sei bertsolari gaztek hartu dute parte txapelketan, eta horietatik, Arantzako Kattin Madariagak jantzi du txapela. Txapeldunorde, berriz, Kattalin Lizarraga izan da. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari... [+]


2025-04-11 | Estitxu Eizagirre
Bertso eta pilota zaleentzat saio berezia Zumarragan larunbatean

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 100 urte betetzen ditu aurten. Ospatzeko antolatu dituen ekitaldien artean dago apirilaren 12an Zumarragan egingo den bertso saio berezia. Pilotari bat arituko da gai-jartzen, eta pilotarekin harremana duten Gipuzkoako lau bertsolari kantuan... [+]


2025-04-08 | Bertsozale.eus
Gasteizko Pinto pintto taldea garaitu da Kuadrillartekoan
Urtarrilaren 18an hasitako 2025ko Arabako bertso Kuadrilla artekoa amaitu da, 14 bertso egun eta 4 finalerdiren ostean helmugara heldu da larunbatean ospatutako finalarekin. Bat bateko 14 talde izan dira eta talde bakoitza hamaika lagunez osatua egon da.

Eguneraketa berriak daude