Istiluak eta sei atxilotu Bilbon, pandemiari aurre egiteko gobernuen neurrien aurkako protestan

  • Protesta egin dute ostegun gauean Bilboko Indautxu auzoan, COVID-19aren zabalpena geldiarazteko gobernuek ezarritako neurri murriztaileen aurka. Protestaren ostean istiluak sortu dira, hogei bat edukiontzi erre dituzte eta sei lagun atxilotu ditu Ertzaintzak.


2020ko urriaren 30an - 09:12
Ertzaintzaren atxiloketa bat. Irudia: @KonsoOrganicLau

Sei pertsona atxilotu dituzte bart Bilboko erdigunean, etxeratze-aginduaren eta COVID-19aren hedapena geldiarazteko gobernuek hartutako neurrien aurkako protesta batean. Sare sozialen bitartez zabaldu da ekimena, eta ez da deitzaile jakinik. Europa Press berri agentziak zabaldu duenez, 200 edo 300 bat pertsonak hartu dute parte protestan. Manifestariek "errepresioa" eta etxeratze-aginduaren aurkako kartelak eraman dituzte.

Ertzaintzak jakitera eman dutenez, elkarretaratzea Indautxuko plazan hasi da, 21:30ak aldera, eta istiluen aurkako agenteek esku hartu dute manifestarien aurka. Ertzaintzaren bertsioaren arabera, botilak, harriak eta petardoak jaurti dituztelako. Istiluak Indautxuko plazatik Kale Nagusira eta Ercilla eta Henao kaleetara zabaldu dira, eta ibilbide horretan, su eman diete hogei bat edukiontziri.

Segurtasun Sailak adierazi duenez, autoritateari eraso egitea eta segurtasun neurriak ez betetzea leporatu diete sei atxilotuei, baita beste beste hiru pertsonari ere.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude