Israelen okupazioaren aurkako neurriak adosteko goi bilera egiten ari dira Bogotan

  • Hagako Taldeak deituta, Kolonbiak eta Hego afrikak antolatu dute gailurra. Herrialdeetako ordezkariez gain, Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea ere Bogotan da, eta Israelekin harreman oro etetea exijitu die. EBk adierazi du Netanyahuri bere aire eremua erabiltzen utziko diola, baldin eta Israelek "bere konpromisoak" betetzen baditu. 


2025eko uztailaren 16an - 10:23
Azken eguneraketa: 2025-07-17 10:19
Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea, gailurrean hitz egiten. Luisa González / Reuters
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Hagako Taldeak deituta –Boliviak, Hegoafrikak, Hondurasek, Kolonbiak, Kubak, Malaysiak, Namibiak eta Senegalek osatzen dute–, asteartean eta asteazkenean bildu dira Israel Gazan egiten ari den genozidioaren eta Zisjordanian aurrera eramaten ari den kolonizazioaren aurka neurriak hartzeko. Izan ere, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Israelen kolonizazio politikek nazioarteko legea urratzen dutela ebatzi zuen, eta NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiko kide diren herrialdeei irailera arteko epea eman zien horren aurka neurriak har zitzaten. 

Kolonbiako presidente Gustavo Petrok, goi bilera hasi aurretik prentsari eginiko adierazpenetan, bilkurak iraungo dituen bi egunetan eztabaidatuko dutenaren nondik norakoak azaldu ditu: finean, Israelen kolonizazio politiken aurka herrialdeek zein neurri juridiko, ekonomiko eta diplomatiko har ditzaketen. Kolonbia eta Hego afrikak sortu zuten Hagako Taldea urtarrilaren amaieran, eta eurak ari dira goi bilera gidatzen. 

Hagako Taldea osatzen duten estatuez gain, Aljeriak, Txinak, Espainiak, Palestinak, Irlandak eta Portugalek ere ordezkariak bidali dituzte gailurrera, besteak beste. NBEko hainbat kargu ere Bogotan dira: esaterako, Philippe Lazzarini UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoko zuzendari nagusia eta Francesca Albanese Palestinar Lurraldeentzako NBEren errelatorea. Hain zuzen, azken horrek sare sozialetan gailurra "azken hogei hilabeteetako gertakari politikorik esanguratsuena" dela adierazi du, eta bertan diren herrialdeei eskatu die Israelekin harreman oro etetea. 

Netanyahuri alfonbra gorria

Joan den astean, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa bi aldiz bildu zen Donald Trump AEBetako presidentearekin Etxe Zurian. Washingtonera bidaiatzeko, Israelgo lehen ministroak Greziako, Italiako eta Frantziako aire eremuak igaro zituen, herrialde horietako gobernuen onespenarekin. Legez, ordea, bera atxilotzeko betebeharra dute hiru estatuek, 2024ko azaroan Hagak Netanyahu atxilotzeko agindua eman baitzuen, Gazan gerra krimenak eta gizateriaren aurkakoak egin izana egotzita, eta Erromako Estatutua berretsia dutelako hirurek.

Horren aurrean, Albanesek sare sozialetan azalpenak ematea exijitu zien Atenas, Paris eta Erromari, nazioarteko legedia urratu zutelakoan. Euren ordez, EBko diplomaziaburu Kaja Kallasek egin dizkio adierazpenak prentsari asteartean, eta adierazi du oraingoz ez dutela neurririk hartuko hiru herrialde horien aurka, eta Israelgo ordezkariek euren aire eremutik igarotzen jarraituko dutela, baldin eta Tel Avivek "bere konpromisoak" –Gazako "egoera humanitarioa" hobetzea–betetzen baditu. EBren erabakia "arrakasta diplomatiko" gisa hartu du Israelgo Atzerri ministro Gideon Saarrek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
Itziar Ituño: “Aldaketa bat exijitzea eta salatzea dagokigu; ea CAF enpresak ere berdina egiten duen”

Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.


Esterilizazioa atzo, gurasotasun azterketa gaur: arrazismo instituzionala danimarkan

Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]


Antifa mugimendua terroristatzat izendatuko du Trumpek

Truth Social bere sare sozialean eman du berria Erresuma Batuan egin duen bisitaldian, eta adierazi du mugimendua erakunde terrorista izendatuko duela. Legelari askok, ordea, laster azpimarratu dute hori egiteko AEBetako presidenteak izango dituen arazoak.


2025-09-18 | ARGIA
Euskal Selekzioak eta Palestinak futbol partida jokatuko dute San Mamesen, azaroaren 15ean

Palestinako Futbol Elkartea eta Euskadiko Futbol Federakundea "lankidetzan" ari dira partida jokatu ahal izateko eta Espainiako Gobernuak oniritzia eman dio egitasmoari, Ser irrati kateak aurreratu duenez. Palestinako arduradunen esanetan, Israelek 355 futbol jokalari... [+]


Italo, Genoako portuko langilea
“Europatik Israelera doazen merkantzia guztiak blokeatu nahi ditugu”

Genoako portuko langilea da duela hogei urtetik, eta Portuko Langileen Kolektibo Autonomoko (PLKA) kidea da Italo. Erakunde hori 2011n sortu zen, eta azken asteetan ospetsu egin da nazioarteko komunikabideen, haien kide batek ziurtatu zuenean Israelgo Estatuak Gazara doan... [+]


2025-09-18 | ARGIA
247 milioi euroko ikerketa proiektuei uko egin die EHUk, Israelgo erakundeek zuten parte-hartzeagatik

Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]


2025-09-18 | Gedar
Israeli armak enbargatzea saihestu du berriro Sanchezek

Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.


Ostegunerako Palestinaren aldeko mobilizazioak deitu ditu Palestinako GKEen Sareak

Irailaren 18a Palestinaren Aldeko Borroka Eguna izango da nazioartean, NBEk Palestinako okupazioarekin amaitzeko hartutako ebazpenetik urtebetera. Hego Euskal Herriko hiru hiriburutan mobilizazioak deitu dituzte. 


Teresa Aranguren. Lekukotasunaren ahala
"Gatazka palestinar-israeldarra deitzen zaion hori kasu kolonial bat da, argi eta garbi"

Artziniegan jaio zen Teresa Aranguren kazetaria: “Senide guztiok herrian jaio gintezen nahi zuen amak”. Madrilen hazi eta bizi arren, herriarekiko loturari eusten dio oraindik: udaro itzultzen da, eta bertan hartu gaitu Palestinaz hitz egiteko. Arangurenek... [+]


2025-09-17 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Nepal: Z belaunaldiaren beste iraultza bat

Luze jardun liteke Nepalgo politikagintzaren berezitasunen inguruan. Beste inon aurkituko ez diren bitxitasunak ere badituelako. Adibidez, alderdi-aniztasuna. Baina ez nolanahikoa, baizik elkarren arerio diren alderdi marxista-leninisten aniztasuna. Haietako baten buruzagia da... [+]


Bideo-jokoak lapurtzen dituen artista kolektiboa, klase kontzientzia sortzeko

Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]


Nagyreveko emakume pozoitzaileak

Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]


Eguneraketa berriak daude