Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin plataforman ikus daiteke Hardly Working deituriko film laburra, ezagun egin dena.
Zine aktibista egin daiteke, baita kamerarik ukitu gabe ere. Total Refusal kolektibo austriarraren Hardly Working filmaren agertokia Red Dead Redemption 2 mundu mailako abentura bideo-joko ezagunaren mapa da. 1899ko AEBetan kokatzen da jokoaren istorioa, Mendebalde Urrunean, pertsonen migrazio etengabe eta luzeak antzinako kulturak lekualdatu eta Ipar Amerikako jatorrizko herriak zapaldu zirenean. Bidelapurrak ageri dira, baita agente federalak eta sos batzuk irabazteko sasi-sikario lanak egiten dituztenak ere. Horiek, ordea, bideo-joko ofizialean, NPC jokalariak dira –non playable character edo jolasteko erabil ezin daitezkeen jokalariak, atrezzoa–. Baina Hardly Working filmean haiek dira protagonistak.
Total Refusal kolektiboa, "gerrilla mediatikoaren taldea" da. Bost artista austriarrek osatzen dute taldea: Robin Klengel, Leonhard Müller, Michael Stumpf, Susanna Flock eta Adrian Haim dira kideak. Zinea, aktibismoa eta filosofia egiten dituzte bideo-jokoetako irudiekin. Narratzailearen ahotsak beti hausnartzen du. Hardly Working-en, atrezzoan ageri den arotza beti ari da iltzeak iltzatzen; ez du inoiz amaituko, inoiz ez baitira nahikoa iltze izango metaketa kapitalistaren maximaren azpian. Zoru zati bera garbitzen eta garbitzen orduak ematen dituen emakumea, zorua inoiz lehen garbiago egon gabe, zoratu egiten da erratza galtzen duenean. Edo beti makurtuta dagoen sasoiko jornalaria, eguzkipean, nagusiari bere denbora amaigabea saltzen.
Artisten kolektibo honek bere burua lotsagabe eta pseudo-marxistatzat dauka. Multinazionalen irudiak lapurtzen ditu, akats txikiak egin diseinuan –legeditik libratzeko adina– eta gogoeta politikorako aukerak zabaltzen ditu, iritzi publikoan eragiteko. Jatorrizko bideo-jokoa diseinatzen aritu direnak “miresten” dituztela diote, “gizartea eraldatzeko tresnak” eman dizkietelako inplizituki.
Duela hilabete batzuk Galizian egon ziren Total Refusal kolektibokoak, A Coruñako Intersección zinema jaialdian. Kolektiboaren pentsamoldeaz eta jardunaz mintzatzeko hitzaldi jendetsua eman zuten, eta horren testuinguruan elkarrizketatu zituen El Salto-k. “Bideo-jokoak, iturri-gisa, ikerketa interesgarri eta politikoak egiteko oso baliagarriak dira”, adierazi dute.
“Bideo-jokoak maite ditugulako egiten dugu”
Proiektua “modu organikoan” sortu zela diote, bideo-jokoetan jolastea gustuko dutelako kide ugarik. Eta gustuko dutena egiten, inoiz espero ez zituzten industria kulturaleko dozenaka aitortza jaso dituzte. Baina ez dira harrotzen. Beraien lehentasuna beste bat da: “Lurra bizi dadin, kapitalismoak hil egin behar du". Batere hegemonikoa ez den komunikatzeko modu bat hartu behar zutela argi zuten lehen unetik: "Bideo-jokoak beren murgiltzeko ahalmenagatik aukeratu genituen". Baita ere, aldi berean, "hain kontserbadore, errepikakor eta militarizatu" izateagatik. "Bideo-jokoekiko maitasun harreman horretatik sortu zen bideo-jokoak jolastea baino zerbait gehiagorako erabiltzeko ideia", azpimarratu dute.
Beraien lehen filma Operation Jane Walk izan zen. Ez zen jendartean zabaltzeko zerbait izan: “Lagun friki batzuk New Yorken zeuden oporretan, The Division bideo-jokoaren maparen tour erreal bat egiten, arkitekturak-eta bisitatzen; haientzako egin genuen ikus-entzunezko pieza hura, bideo-jokoetatik irudiak hartuta". Sarean argitaratu zuten gerora.
Galiziako Intersección zinema jaialdiko zuzendaria, Gonzalo E. Veloso, aspaldi hunkitu zuen Total Refusal kolektiboaren lanak: "Kamerarik eta aldez aurreko elementu zinematografikorik gabe zinema esploratzeko eta sortzeko gai dira, bideo-jokoetan jolasten arakatzen eta lantzen dute sormena, grabazioetatik abiatuta soilik". Velosok argi dio ekarpen handia egiten dutela off ahotseko narrazioekin: “Beraien filmek gai garaikideak, filosofikoak edo artistikoak aztertzen dituzte off-eko ahots baten bidez, aurrez aurreko talka bat behartuta bideo-joko beliko edo akziozko irudiak ikusten ditugun bitartean, obra ludiko, konplexu, dibertigarri eta konprometituak sortuta".
Jokoaren aurka jokatu, antibelizismoa sustatzeko
Total Refusal kolektiboko kideek onartu dute ez direla lehenak teknika hori erabiltzen, erreferenteak ere badituztela: "Benetan inspiratu gintuen kolektiboetako bat Eva & Franco Mattes izan zen". Artista bikote horrek Freedom izeneko lan bat egin zuen Counter-Strike joko ezaguna oinarri hartuta. "Counter-Strike aukeratu zuten esku-hartze artistikorako leku gisa. Jokoan aritzen ziren, baina txatean idazten zuten mesedez tiro ez egiteko eskatuz, pelikula bat egiten ari ziren artistak zirelako", diote Total Refusaleko artistek.
"Esku-hartze bat bezala izan zen, eta oso dinamika sozial interesgarria sortu zen jolasaren eremuan", azaldu dute. Pertsona batzuek tiro egin zieten jolasten jarraitzen zutelako, baina beste batzuk haiek defendatzen eta hil ez zitzaten saiatu ziren. "Beraz, prozesu sozial oso bat sortzea lortu zuten, eta guretzat esperimentu interesgarria izan zen joko batean esku-hartze bakezale hori behatzea. Jokoa bere buruaren aurka jokatzea bezala da, kontrajokoa egitea".
Jokalariak politizatzeko errezeta
Bideo-jokoen "frikiak" gogoan badituzte ere, uste dute jende gehiagorengana ere irits daitezkeela: jokalarienagana, bideo-jokoen mundua zertxobait ezagutzen dutenengana eta ezagutzarik batere ez dutenengana, guztiengana.
"Beti gaude interesatuta bi ikuspegi horiekin: bereziki interesgarria da guretzat jokalarien ikuspegiak entzutea, baina baita bideo-jokoaren industriaren barruan dauden pertsonena ere, eta, agian, lekuak ere sortu zituzten, oso bestelako ikuspegia izango dutelako horretan". Hau da, jasotzen duten berrelikadurarik baliotsuena, diotenez, "jendeak esaten badigu aiba! milaka ordu eman nituen jolas horretan, eta ez dut inoiz hau edo hura ikusi eta inoiz ez nuen honetaz edo hartaz pentsatu... Horrek oso zoriontsu egiten gaitu".
Nola egin zinema, kamerarik gabe?
Total Refusalen sortze-prozesuak, espero zen bezala, bideo-jokoetan jolasten sortzen dira. "Ez da beti berdina izaten, baina, normalean, jolasei erreparatzen eta zerbait interesgarria aurkitzen hasten gara. Gero, taldekideekin partekatu eta eztabaidatu egiten dugu. Hortik aurrera, gure ideia gehienak eboluzionatzen hasten dira".
Batzuetan, azaldu dutenez, alderantziz ere bada: gai jakin bat dute buruan, eta jolas on bat bilatzen dute, gaia gorpuzteko: "Adibidez, gure Hardly Working filma [erreportaje hau irekitzeko aitzakia izan dena] bideo-jokoetan erabili ezin diren pertsonaiei, NPCei, buruzkoa da". Ikerketa luze bat egin zuten eta joko asko esploratu zituzten, pelikularako agertoki egoki bat aurkitu nahian, eta gero interesgarriena zein zen eztabaidatu zuten. Azkenean, Red Dead Redemption 2 izan zen, Rockstar Games multinazionalarena, eta mapak lapurtu zizkioten, kontakizun zinematografiko antikapitalista sakona egiteko.
The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]
Euskal Aktoreen Batasunak emandako saria aktore irundarrak jasoko du aurten, Euskal Zinemaren Galan egingo den ekitaldian, irailaren 23an.
Beste urte batez, ARGIA komunikabidea bertatik bertara ibiliko da munduko zine jaialdirik ezagunenetakoan, Donostiako Zinemaldian, ostiral honetan hasi eta hurrengo larunbatera arte. Fokuen azpian ibiliko diren filmei ez ezik, apalago igaroko direnei begira ere ipiniko gara, eta... [+]
Euskarazko ekoizpenek presentzia nabaria izango dute aurtengo edizioan. Bestelakoen artean, espektatiba handiko lan eta gonbidatuak izango dira Donostian: George Clooney protagonista duen Jay Kelly pelikula; Angelina Jolie ere ikusiko dugu Couture-rekin; Julliete Binoche... [+]
17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Sail Ofizialean erakutsiko dira hiru: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak. Lehia nagusitik kanpo, zuzendari onenaren saria irabazten ahaleginduko da Irati Gorostidi Aro berria pelikularekin. Beste zenbait lan ere aurkitu ahalko dira.
Zinemaldiaren atariko orokorra beste [+]
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Chantal Akerman zinegile eta lankidea hil eta hamar urtera, haren ondarea zabaltzen buru-belarri jarraitzen du Claire Atherton muntatzaileak. Gaurkoan, ordea, Athertoni bere ibilbideaz galdetu nahi izan diot bereziki. Gasteizen, Artium museoko areto batean hartu gaitu,... [+]
30 urte baino gehiago daramatza Zero Chou zinemagile taiwandarrak istorioak kameraren atzetik kontatzen, bai zinemarako, bai telebistarako. Aurten, Zinegoak jaialdiaren 22. edizioko ohorezko saria jaso du.
Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen Zinegoak jaialdiak 2025eko edizioko sariak iragarri ditu. Between Goodbyes eta Alma del desierto dokumentalak izan dira palmaresaren irabazle nagusiak.