Israelen “sarraski ankerra” Rafahko iheslarien kanpaleku batean, gutxienez 45 palestinar hilak

  • Astelehen goizaldean egin du erasoa Israelek, eta kanpin-dendez osatutako Nazio Batuen errefuxiatuentzako guneak su hartu du. Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak adierazi du hamarnaka gazatar hildako eta zauritu jaso dituztela eta Gazan ez dagoela "toki segururik". Israelek adierazi du Hamaseko goi funtzionario bi hil dituela erasoan. Nazioartean gaitzespen gogorra izan du erasoak.


2024ko maiatzaren 27an - 10:44
Azken eguneraketa: 17:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Israelek bonbardatu duen Gazako Rafah ipar-ekialdeko kanpalekuan milaka gazatar daude, beste eremu batzuetatik ihesi babesa aurkitu dutenak. Iheslarien gunea UNRWA Nazio Batzuen Erakundearen agentziak kudeatutakoa da. The Guardian hedabideak UNRWAren adierazpena jaso du triskantza gertatu eta gero: “Israelgo okupazio-indarrek eragindako sarraski anker hori erronka handia da nazioarteko ebazpen guztientzat”. Hedabideak hildakoak gutxienez 40 direla argitaratu du, beste hainbat hedabidetan ematen ari diren gutxieneko zifra albiste hau idazteko unean 50ekoa da.

Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeak sare sozialetan azaldu du “ikaratuta” daudela gertaera hilgarri honengatik, zeinak “frogatzen duen, beste behin, toki segururik ez dagoela”. Gazako komunikazio bulegoak adierazi du “sarraski izugarria” izan dela. Israelgo armadak esan du “zehaztasun handiko munizioa” erabili duela eta “inteligentzia zehatzean oinarritutako informazioa” baliatu dutela erasorako. Yassin Rabia eta Khaled Nagar goi karguak hil dituela jakinarazi du Israelgo armadak. Gehitu du badakiela erasoaren eta ondoren sortu den sutearen ondorioz, hainbat zibil zauritu direla.

Erasoa Hamasek Tel Aviven aurka suziriak bota ondoren gertatu da. Sirenak entzun dira Tel Aviv eta Israelgo beste hiri batzuetan. Sionisten aire defentsarako sistemak jaurtigai gehienak geldiarazi ditu, baina zauritu bat izan da gutxienez, Israelgo iturrien arabera. Armada sionistak Rafah bonbardatzen jarraitu du Nazioarteko Justizia Auzitegiaren ebazpenaren ondoren.

 


2026ko maiatzaren 7
LEKUKOTASUNA | Sonia Bego, Global Sumud Flotillako euskal ekintzailea
"Kontainer batera sartzeko agindu zidaten; hori zen barkuko kartzelarako sarbidea"

2026ko apirilaren 13
Irten da Global Sumud Flotilla Bartzelonatik
"Indartsu gaude, helburua argi dugu eta lortzeko asmoz goaz"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.