Israelek ez du gardentasunik nahi bere arma nuklearren inguruan

  • Israelek uko egin dio NBEk proposatutako Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Itunari (NPT) eta nazioarteko ikuskatzaileei beraien instalaziotako ateak irekitzeari. Israelen iritziz, proposamen hori “zentzurik gabeko erabaki mekaniko bat da” eta NBEk “Israelekin zuen konfiantza galdu du”.


2012ko abenduaren 5ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Buru nuklearrak garraiatzeko gaitasuna dauka Israelen Jericho misilak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

NBEko Batzar Orokorrean 174 estatuk bozkatu zuten Israelek NPT onartzearen alde eta 6k kontra (AEB izan da kontra bozkatu dutenetako bat). Israeli NPTra “ahalik eta azkarren” elkartzeko eskari ez-loteslea zen, nuklearrik gabeko Ekialde Hurbila sortzera bideratua.

Yigal Palmor Israelgo Kanpo Arazoetarako Ministroak adierazi duenez, NBEk “horrelako bozketekin Israel seinalatu nahi du”.

“Israelek duen jarrera harrigarria da, NPT sinatu ez duen estatu bakarra izan da eta gainera beste estatuei kargu hartu die dituzten programa nuklearrak direla eta” adierazi du Raúl Hijonosa idazleak RTri eginiko adierazpenetan. “Mundu guztia gertatzen dena ikusten ari dela uste dut eta Israel baztertzen ari direla iruditzen zait. AEB ere egoera konplikatuan dago, izan ere, Israelen jarrera babesten ari baitira hipokresia egoera nabarmenean”.

Israelen gaineko bilkura hau, NBEk Palestina estatu begirale gisa onartu ostean etorri da. Palmorrek esan du NPTren bozketa urterokoa dela eta Palestinak garaipena lortu izanak ez duela inongo eraginik beraien erabakian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arma nuklearrak
Eguneraketa berriak daude