Israelek hildako 15 langile humanitarioen ikerketa-txostena gezurrez josita dagoela salatu dute

  • Hamabost langile humanitario hil zituen Israelgo armadak martxoaren 23an, terroristak zirela eta ez zutela euren burua identifikatu argudiatuta. Bideo batek bertsio hori gezurtatu ostean, gertatutakoaren barne-txostena egin dute Israelgo Defentsa Indarrek, baina bertan esaten dena ere ez da sinesgarria.

Bideoak erakusten du argi ikusten zela ibilgailuak anbulantziak zirela.

2025eko apirilaren 22an - 09:13
Azken eguneraketa: 10:31
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Rafahn hil zituzten hamabost laguntzaileak, eta gero armadak lurperatu egin zituen gorpuak, krimena ezkutatzeko. Hasieran, gorpuak agertu ostean, Israelgo Defentsa Indarrek azaldu zuten terroristak zirela, ez zutela euren burua identifikatu eta soldaduek gelditzeko eskatu zietenean ez zutela jaramonik egin. Hil zuten langileetako baten mugikorreko bideo batek erakutsi zuen, ordea, ez zela hala: hiru anbulantzia, suhiltzaile kamioia eta NBEren 4x4a ageri dira bideoan, ongi identifikatuta eta sirenak piztuta.

Barne-txostenak orain dio soldaduek Hamaseko militanteekin nahastu zituztela langileak, gauez ez zutelako ondo ikusten: “Batailoiko komandante-ordeak pentsatu zuen ibilgailuak Hamasekoek erabiltzen dituztenak zirela. Mehatxu sentsazio horren aurrean, tiro egiteko agindu zuen”. Ikerketaren arduradun Yoav Har Even dibisio-jeneralaren arabera, soldaduen “egoera mentala” da sarraskiaren erantzulea.

Palestinako Ilargi Gorri Erdiak eta Breaking the Silence giza-eskubideen aldeko Israelgo erakundeak, baina, gogor kritikatu dute txostena. Batetik, ez da ulertzen zergatik lurperatu eta ezkutatu zituzten gorpuak; bestetik, bideoak erakusten du larrialdi argiak eramaten zituztela anbulantziek, eta erakundeen hitzetan agerikoa da soldaduek laguntzaile humanitarioekin hitz egin zutela, haiei tiro egin aurretik. Armadaren txostena “kontraesanez, esaldi lausoez eta aukeratutako detailez josita dago; narrazioa faltsua da”, diote.

Txostena gezurrez beteta dagoela argudiatuta, NBEren ikerketa independente bat eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!