Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

  • Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


2023ko abenduaren 12an - 09:20
Azken eguneraketa: 11:17
M.Dahman - Associated Press
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Israelen genozidioa salatu eta palestinarrei elkartasuna adierazteko ekimen berezia antolatuko du Azpeitiko Elkar-Ekin taldeak abenduaren 22an. Urriaren 7tik aurrera hil dituzten milaka palestinarrak gogora ekarriko dituzte, honezkero 18.000 baino gehiago dira. Ekimenean parte hartuko duen herritarrek txandaka eta ahoz goran izen zerrenda bat irakurriko dute bi-hiru minututan. Irakurketa herriko plazan  egingo dute herritarrek eta hainbat orduz luzatuko da ekimena.

Parte hartzaile bakoitzari aurrez emango zaio irakurri beharreko izenen zerrenda. Dagoeneko 110 boluntariok eman dute izena irakurketa egiteko eta abenduaren 18 arte aukera egongo da nahi duen pertsona orok izena emateko. Behin parte-hartzaile guztien zerrenda itxita zehaztuko dituzte bakoitzari dagozkion ordutegia, izen-zerrenda eta ekimenaren beraren hasiera eta amaiera orduak.

Irakurraldian izena emateko: Whatsapp edo Telegram bidez 615715961 telefono zenbakira edo e-posta bitartez elkar_ekin@hotmail.com


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025eko azaroaren 19
51.396

2025eko azaroaren 19
Berriketa gutxi
Mendi tontor

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!