Hamasek suziri eta mortero jaurtigaiekin Tel Aviv-i eraso egin izana erabili du Gazari eraso egiteko aitzakia gisa Israelek. Palestinako talde batek ere ez du bere gain hartu Israelek ahotan hartutako erasoa.
Astelehen gauez egin dio eraso Israelgo armadak Gazari, armadak berak baieztatu duenez. Besteak beste, Beit Hanoungo eta Beit Lahiko azpiegitura militarrak eta Ismail Haniyeh Hamaseko buru politikoaren bulegoa bonbardatu dituzte. Armadak ez dela inor hil adierazi duen arren, Gazako Osasun Ministerioak emandako informazioaren arabera bonbardaketak gutxienez zortzi pertsona zauritu ditu, horietatik bi adin txikikoak.
Tel Avivera jaurtitako suziri batek zazpi israeldar zauritu izanagatik burutu du Israelek erasoa. Alabaina, Palestinako ezein taldek ez du hartu bere gain erasoa. Gazako fakzio militarren operazio guneak, bere aldetik, ohartarazi du "okupazioari jasanezin egingo zaion erantzun gogor eta kolektiboa" eman diezaioketela bide horretatik jarraitu ezkero.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiaren bozeramaileak “alde guztiei ahalik eta gehien eusteko” eskatu die.
Bonbardaketaren biharamunean, Golango gainen subiranotasuna aitortu dio Israeli AEBetako presidente Donald Trumpek. Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin bilduta, eremuok Israelenak direla aldarrikatzen duen adierazpena sinatu du Trump-ek, Israel eta Palestinaren artean izandako negoziaketetan NBEk xedatutako mugak errespetatu gabe. Ekintza hau, Israelek Jerusalem herrialdeko hiriburu bihurtzeko xedez abiatutako kanpainaren parte da.
NBEren arabera, Israelek indarrez hartu zuen Golango gaina eta Siriarena da izatez. Eremua 1967ko Sei Eguneko Gerratik dauka militarki harturik Israelek, eta nazioarteko zuzenbidean krimentzat jotzen den arren, koloniak eraiki dituzte bertan.
“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Kufiya palestinar zapia eramango du Jaizkibel konpainia berdinzaleko kide ugarik, Hondarribiko jaien egun nagusian, Palestinarekiko elkartasuna ikusarazteko. Jaiak eta politika ez nahasteko diotenen aldean, “jaiak ere badira justizia eta eskubideak adierazteko plaza... [+]
Israelgo Gobernuaren esanetan, bere subiranotasunaren aurka eta Hamasen alde dago Global Sumud Flotilla egitasmoa. Hortaz, esku hartze gogorrak iragarri ditu.
Igande arratsaldean irten da Bartzelonako portutik Palestinaren aldeko inoizko ontzidirik handiena: 30 itsasontzi inguru eta 300 bat ekintzaile, Gaza helburu, blokeoa apurtu eta genozidioa salatzeko. Bidean ontzi gehiago batuko zaizkie Mediterraneoko hainbat portutatik. Gauean... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Informazioaren arloko dozenaka profesional bildu dira ostegun arratsaldean Iruñeko Gazteluko Plazan, Gazan kazetari lanetan ari direnen aurka Israelgo armada egiten ari den sarraskia salatzeko.
Bigarren aldiz gelditu dute Katalunian Espainiako Vuelta Israel-Premier Tech taldearen parte-hartzea salatzeko. Hainbat pertsonak Palestinako banderak atera dituzte eta txirrindularien bidea oztopatu dute Oloten.
Gazako osasun zentro nagusia bonbardatu du Israelek. Hildakoen artean bost kazetari daude, Reuters, AP, Al Jazeera eta NBCkoak.
Poliziak Palestine Action ekintzaileen taldea babestea leporatzen dio, Erresuma Batuko Gobernuak uztailean erakunde terrorista izendatu zuena. Bizpahiru orduz atxilo egon ondoren aske geratu da, baina epailearen aurrean deklaratu beharko du irailaren 18an.
Global Sumud Flotillak deituta, dozenaka ontzi itsasoz ahaleginduko dira Israelek ezarritako blokeoa hausten. Ekimenera mundu osoko aktibistak batu dira, tartean lau euskal herritar. Deialdiari babesa adierazteko, Gazarako Mugimendu Globaleko Euskal Herriko delegazioak hainbat... [+]
Ontzidia abuztuaren 31n irtengo da Bartzelonatik. Euskal Herriko lau kide joango dira bertan, munduko beste 40 herrialdeetako solidarioekin batera.
AEBetako Estatu idazkari Marco Rubio astelehenean biltzekoa da Israelgo atzerri ministro Israel Katzekin, su-etenerako akordioez mintzatzeko. IPC Jakien Segurtasunaren Faseen Sailkapen Integratuak agentziak ostiralean kaleratutako txosten batek ohartarazi du Gazan gosete... [+]
Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]
Israelgo armadaren barne agiri batean agertzen diren datuek diote Gazan hil dituzten sei palestinarretatik bost zibilak direla, azken hamarkadetan aurrekaririk ez duen sarraskia izanik. Israelgo zerbitzu sekretuek maiatzean zioten armadak Hamaseko eta Jihad Islamikoko 8.900... [+]