Kazetarien Babeserako Batzordeak adierazi du 103 kazetari hil dituztela sionistek urriaren 7tik eta 150etik gora zenbatu ditu Gazako Osasun ministerioak. Txosten batek ohartarazi du kasu batzuetan nahita hil zituztela, kazetariak zirela jakinda.
Gaza bilakatu da munduko lekurik arriskutsuena kazetarientzako azken bederatzi hilabeteetan. Forbidden Stories ikerketa taldeak txosten bat argitaratu du, hamahiru hedabidetako 50 kazetarik landutakoa, eta bertan adierazi dute armada sionistak kazetariak hiltzeko “patroia” errepikatzen dela jardunean. Hildako kazetarien kopuru ezberdinak plazaratu dituzte hainbat iturrik, 103 jaso ditu Kazetarien Babeserako Batzordeak, baina 150etik gora izan dira Gazako Osasun ministerioaren arabera. Genevako laugarren hitzarmenak zehazten du nazioarteko legea urratzen duela borrokan parte hartzen ari ez diren kazetariei edo beren tresneriari eraso egiteak. Israelek berak eta beste 195 herrialdek sinatua dute hitzarmen hori.
Forbidden Stories taldeak ateratako ikerketan adierazi dute Gazan azken hilabeteetan hildako kazetari kopurua “errekorra” dela, mundu mailako beste gatazka armatuak gainditzen dituela. Gutxienez hemezortzi kazetari hil edo zauritu dituzte sionistek ustezko drone erasoen bidez, horietako lauk prentsa txalekoak zituzten jantzita. Ikerketak aditzera ematen du kazetari gisa identifikatuak izan zitezkeen arren eraso egin ziela Israelgo armadak. Hedabideetako 40 langile beren etxeetan zeuden bitartean hil zituzten sionisten bonbek, eta beste 40 lanean zebiltzan Israelek "palestinar erresistentziaren aldeko komunikabide" gisa izendatutako taldeentzat. Hedabideen lantoki ziren sei eraikin suntsitu ditu Israelek, txostenaren arabera. “Patroi beldurgarria” salatu dute Gaza project izeneko ikerketan.
Forbidden Stories ikerketa taldearen sortzailea eta kazetaria den Laurent Richarden hitzetan “Gazan bizirauten duten kazetariek aspalditik dakite prentsa txalekoek ez dituztela babesten. Are gehiago, babeserako tresneriak arrisku handiagoan jarri ditzake”. Ikerketa taldetik ohartarazi dute kazetariak “historiaren lekukoak” direla, eta beren presentziak saihestu dezakeela gerra krimenak inpunitatez zabaltzea. Era berean, adierazi dute kazetarien lana ezinbestekoa dela gatazkan bertan gertatzen ari dena ezagutzeko, zabaldutako propagandatik harago.
Forbidden Storieseko ikerketa egin duten kazetariek jakinarazi dutenez, Lavender adimen artifizialaren bidez hilketa hauetako batzuk egin izana aukera bat da. Sistema honen helburua erasoen jo puntuan daudenak hautatzea da, eta hainbat ezaugarri hartu ditzake kontuan. Zalantza sortu du honek, ea Lavenderrek kazetariak nahasten dituen erresistentzia palestinarreko borrokalariekin, edo ea nahita hartzen dituen helburu militar gisa. Israelgo iturri batek azaldu du “litekeena dela kazetari bat Hamasen WhatsApp talde batean egotea edo haiekin komunikatzea”, eta horregatik “zentzua duela” Lavenderrek Hamaseko militante gisa identifikatzea.
Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]
Haurreskoletatik unibertsitateraino, hezkuntza sistema osoan egun osoko grebara deitu dute sindikatuek Hego Euskal Herrian, Palestinarekin elkartasunez. Urriaren 15erako lantokietan deitu dituzten lanuzte eta mobilizazioak indartzera dator deialdia.
Astelehen gauerdian iritsi ziren Bilboko aireportura Mikel Zuloaga ‘Mikelon’, Jotas Osés, Itziar Moreno eta Abdel Karim el Khamlichi Global Sumud Flotillako euskal aktibistak, Israelgo Kiotz espetxean lau egun eta itsasoan hilabete eman ondoren. Astearte gauean... [+]
Israel Premier Tech txirrindularitza taldeak datorren denboraldirako “egungo nortasun israeldarretik urruntzera” behartua ikusi du bere burua, Espainiako Vueltan hauspotu ziren protestengatik. Gainera, Sylvan Adams sionista ez da aurrerantzean proiektuaren buru... [+]
2023ko urriaren 7an, Hamasen erasoaren ostean, palestinar herriaren kontrako genozidioari hasiera eman zion Israelgo Estatuak. Trumpen planaren negoziaketa betean, beldurgarriak dira bi urteotako sarraskiaren zifrak.
Ordezkariak Egiptoko Sharm el-Sheikh hirian bilduko dira, Sinai penintsulan, Trumpen lehen fasearen "mekanismoak eta xehetasunak" aztertzeko. Bien bitartean, bonbardaketek hildakoen kopurua handitzen jarraitzen dute; azken 24 orduetan beste 65 palestinar hil ditu... [+]
Global Sumud Flotillako ontzietan zihoazen lau aktibista euskaldunak Atenasera Euskal Herriko 15:30ean heldu dira eta handik Loiura zuzenean hartuko dute hegaldia, 23:15ean iristeko. Jada aske utzi dituzten ekintzaileek kolpeak, umiliazioak, loaren galaraztea edo janaria eta ura... [+]
Palestinaren Elkartasuna taldeak deitutako manifestazio jendetsua Antoniutitik abiatu da, Israelgo Estatua desagertzearen eta erresistentzia palestinarraren aldeko aldarriak eta gobernu aurrerakoien aurkako oihuak eginez.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]