Israelek Gaza bonbardeatu eta palestinar bat hildu Zisjordanian

  • Gazte palestinar bat hil da, gutxienez, astelehenean Israelgo Defentsa Indarrek eraikin bati eraso egin ondoren. Azken 48 orduetan hiru palestinar hil ditu Israelek, urtea hasi zenetik 48. Aireko erasoak ere egin ditu Gazan, Hamasen konplexu militarren aurka.

Argazkia: EFE/EPA/Alaa Badarneh.

2023ko otsailaren 14an - 10:01
Azken eguneraketa: 12:09
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazte palestinar bat hil eta beste zazpi zauritu ditu gutxienez Israelgo armadak, astelehenean egin duen sarekada batean, Nablús hirian, Zisjordaniako iparraldean. Israelgo Defentsa Indarrek herriko eraikin bat inguratu eta tiro egin dute, Palestinako Ilargierdi Gorriak eta WAFA agentziak adierazi dutenez.

Israelen erasoak ez du etenik. Urtea hasi zenetik 48 dira Israelek hil dituen palestinarrak, azken 48 orduetan hiru. 2022.urtean antzeko egoeran hildako 151 pertsonei gehitzen zaio kopuru hori, Nazio Batuen Giza Eskubideen Bulegoak bildutako datuen arabera.

Larunbatean kolono israeldar batek palestinar bat hil zuen buruan tiroa jota, WAFAren arabera. Zenbait hedabideek azaldu dute erasoa antolatua izan zela. Israelgo armadaren hitzetan, ordea, israeldarren eta palestinarren arteko liskar bat sakabanatzera joan ziren.

Igandean 14 urteko gazte bat hil zuten Israelgo soldaduek sabelean tiro eginda, PANeko Osasun Ministerioaren arabera. Israelek argudiatu du ostiralean hiru israeldar hil zituen erasotzailearekin lotuta palestinar batzuk atxilotzeko operazioa zela.

Bestalde, Israelgo Armadak adierazi du bi pertsona atxilotu dituztela, iaz soldadu bat hil zutelakoan. "Gaur gauean susmagarriak atxilotzen saiatu zirenean, tiro-truke bat izan zen gure indarren eta bila ari ginen pertsonen artean, eta, horren ondorioz, bi pertsona bilatuak zauritu egin ziren, soldaduek berehala harrapatu zituztenak", gaineratu du.

Gazaren kontrako erasoa

Aire erasoak ere eginditu Israelgo Armadak astelehenean, Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduko (Hamas) konplexu militarren aurka. Israelgo bonbardaketak berretsi dituzte Al Qassam brigadek, Hamaseko militarrak. Esan dutenez, hegazkinez dozena bat eraso egin dituzte, biktimarik eragin gabe.


Nazioartea kanalean gehiago
2026ko ekainaren 2
Haizea Ziluaga Larreategi, Global Sumud Flotillaren abokatua
“Bingen Zupiria epaitegian deklaratzera deitu beharko lukete”

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.