Palestinarekin Elkartasuna plataformaren ekimenez, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak eskatu dute talde sionistak ez dezala txapelketan parte hartu, eta lortu dute.
Asteburu honetan izango da Miguel Indurain Sari Nagusia, Lizarrako (Nafarroa) Txirrindularitza Klubak antolatuta. Hainbat urtez parte hartu du bertan Israel Premier Tech talde sionistak, eta, hori ikusita, txirrindularitzarekin lotura duten 70 bat pertsonak sinatu zuten adierazpen bat Lizarra inguruan, sionisten parte-hartzearen aurka: txirrindulariak eta txirrindulari ohiak, entrenatzaileak, boluntarioak, zaleak eta abar. Hemen irakur daiteke Palestinarekin Elkartasuna plataformak bultzatutako idatzia sinatu dutenen zerrenda.
Lizarrako Txirrindularitza Klubak gerora aurkeztu zituen aurtengo edizioa eta parte-hartzaileak, eta argitu ez dituen arrazoiak direla-eta, oraingoan ez da bertan izango Israel Premier Tech. Hala ere, Palestinarekin Elkartasunak salatu du klubarekin biltzen saiatu zela iaz, auziari buruz hitz egiteko, baina erantzuna ez zela ona izan: "Ez zuen horretarako borondaterik erakutsi". Horren ondorioz, "bestelako presio-mekanismoak" jarri ditu martxan plataformak, tartean, aipatutako idatzia. Eta badirudi eduki duela eragina.
Lortutako garaipenaren harira, Palestinarekin Elkartasunak azpimarratu du "borrokak merezi" duela: "Borrokan segitu dezagun heldu diren edizioetan ere, sionismoak ez dezan tokirik izan gure kirolean". Izan ere, sionistekin "harreman oro etetearen" aldeko borrokak duen garrantzia ekarri du gogora berriz, salatu baitu, kirol-munduan, "Israelgo Estatuaren enbaxadore" funtzioa betetzen dutela sionisten taldeek; Israel Premier Techek kasu. "Palestinan genozidio batean bete-betean murgilduta dagoen estatu kolonial baten propaganda-tresna baino ez da", diote Palestinarekin Elkartasunako kideek.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Azken aste eta hilabeteetan CAFek jasotako presioaren aurrean, enpresak agiria atera du eta berretsi du Jerusalemgo tranbiak giza eskubideak aintzat hartzeko parametro guztiak betetzen dituela, eta proiektuarekin aurrera jarraituko duela.
Hogei urte bete ditu Palestinako eskubideen aldeko Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak (BDS, ingelesezko siglekin) nazioarteko mugimenduak. Omar Barghouti BDS mugimenduaren sortzaileetako bat da. Urteurrenaren harira, hitzaldia eman zuen AEBetan. Europe Solidaire Sans... [+]
FINANTZAK ETA INDUSTRIA
AXA
Frantziar aseguru enpresak Israelgo bankuei dirua mailegatzeari utzi zion 2024ko abuztuan, DBZ eta Ekō elkarteen urtetako kanpainaren ostean.
Sidenor
Israelgo armadari altzairu militarra saltzen zion Euskal Herrian egoitza... [+]
Milaka pertsonaren inplikazioari esker, Ibaitik itsasora martxak lortu zuen Tuteran hasitako ibilbidea Hendaian burutzea, bidean Gazako genozidioaren eta apartheidaren konplize diren zenbait enpresatan salaketak egin ostean: CAF, M. Torres, Teva, Zara, Carrefour... Irailaren... [+]
Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]
Sharon Ronen israeldarrak FCI-IGP 33. munduko txakur txapelketan parte hartu duela jakinarazi du Palestinarekin Elkartasuna eragileak. Gasteizko Udalari “sionismoaren konplize” izatea leporatu dio.
Zinemaldiko hasierako gala izan da ostiralean, eta Kursaaleko oholtzan Palestinaren eta Israeli boikota egitearen aldeko aldarriak entzun dira. Itziar Ituñok, Silvia Abrilek eta Toñi Acostak aurkeztu dute gala, eta hiruek egin dute Palestinaren alde.
Genoako portuko langilea da duela hogei urtetik, eta Portuko Langileen Kolektibo Autonomoko (PLKA) kidea da Italo. Erakunde hori 2011n sortu zen, eta azken asteetan ospetsu egin da nazioarteko komunikabideen, haien kide batek ziurtatu zuenean Israelgo Estatuak Gazara doan... [+]
Palestinan bideratzen ari den genozidioa salatu dute Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkariek. Hainbat neurri hartuta ditu EHUk eta tartean, batzorde bat sortzeko proposamena egina dio errektoretzak Palestinaren aldeko unibertsitate mugimenduari, aurretik ere unibertsitateak... [+]
Ia ehun Ministro Kontseilutan genozidioaren kolaboratzaile zuzenen ondoan eserita egon ondoren, IU haserre-plantak egiten ari da eta mahaia uzteko mehatxua egin du.
Artikulu honen pean doa ondoko artikulua.