Trumpen plana babestuta, Hamas presionatu eta palestinarrak baztertu dituzte Mendebaldeko eta herrialde musulmanetako hainbat gobernuk

  • PAN, Europar Batasuna, Erresuma Batua, Turkia, Qatar, Egipto, Jordania... denek goraipatu dute AEBen eta Israelen Gazarako plana, eta “bi estatuen irtenbidea” ahalbidetzen duela ziurtatu. Baina, batetik, hogei puntuko planak ez du Palestinako Estatuaren sorrera bermatzen, eta, bestetik, plana aurkeztu eta ordu batzuetara Netanyahuk berak adierazi du ez duela horrelakorik baimenduko. Hamasek erantzuna eman behar dio palestinarren inongo ordezkariren parte hartzerik gabe ondutako AEBen planari. Onartu ezean, Trumpek mehatxu egin dio Hamasi, Israeli bere aurka egiteko babes osoa ematekoa.

2023ko urrian ehunka hildako eragin zituzten Israelek bonbardatutako AEBen bonbek Yabaliako errefuxiatuentzako kanpamenduan. Fadi Wael Alwhidi

2025eko irailaren 30ean - 16:27
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Donald Trumpek eta Benjamin Netanyahuk astelehen iluntzean plana aurkeztu eta jarraian hasi dira munduko erakunde eta gobernuak haien iritzia ematen.

Asteartean Indonesia, Jordania, Arabiar Emirerri Batuak, Pakistan, Saudi Arabia, Turkia, Qatar eta Egiptoko gobernuek komunikatu bateratua argitaratu dute. Trumpi “gerra amaitu eta Gaza berreraikitzeko” egin duen “ahalegin zintzoa” eskertu diote, eta “AEBekin eta gainontzeko aldeekin modu positiboan eta eraikitzailean kolaboratzeko prestutasuna” adierazi dute. Bidea egitea eskatu dute, “bi estatuen konponbidean oinarritutako bake justu” baten alde.

Azpimarratzekoa da zortzi herrialde horien artean Qatar eta Egipto daudela, azken bi urteotan Hamas eta Israelen artean bitartekari lanak egin dituzten bi estatu. Hain zuzen ere, Qatarreko hiriburuko eraikin bat bonbardatu zuen Israelek irailaren 9an, Hamaseko negoziatzaileak hil nahian. Sinatzaileen artean dago Turkiako Recep Tayyip Erdoganen gobernua ere, hainbat alditan Israelen aurka sutsu hitz egin duena. Oraingoan, Israelek AEBekin adostutako planaren alde egin du: "Donald Trump AEBko presidenteak Gazan odol isuria amaitzeko eta su-etena lortzeko egindako ahaleginak eta lidergoa goraipatzen ditut. Turkiak prozesuan laguntzen jarraituko du, bake justu eta iraunkorra lortzeko”.

Mahmud Abbas buru duen PAN Palestinako Aginte Nazionalak ere babestu du Trumpen plana: "Palestinako Estatuak ongietorria ematen dio Donald Trump presidenteak Gazako gerra amaitzeko egindako ahalegin zintzo eta konbentzituei, eta bakerako bidea aurkitzeko duen gaitasunean duen konfiantza berretsi du", adierazi du. PANen arabera, planak "okupazioari amaiera emango lioke eta bi estatuen konponbidean oinarritutako bake justua lortzeko bidea irekiko luke". Irailaren 25an NBEn Batzar Nagusian hartu zuen parte Abbasek, telematikoki AEBek herrialdera sarrera ukatu ziotelako, eta bertan adierazi zuen “gerra bukatu eta urtebetera” hauteskundeak egingo zirela Palestinan, eta Hamasek ez zuela osatuko zen gobernuan tokirik izango.

Europar Batasuna eta Erresuma Batua ere planaren alde

Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyenek “pozez” hartu du plana, eta “aukera hau aprobetxatzera” deitu ditu inplikatutako aldeak. “Bi estaturen konponbidea da bake justu eta iraunkorrerako bide bideragarri bakarra", adierazi du. Antzerako adierazpenak egin dituzte, Europako Kontseiluko presidente Antonio Costak edo Europako Legebiltzarreko presidente Roberta Metsolak ere.

Europa gobernuei dagokienez, Frantziako presidente Enmanuel Macronek adierazi du plana “lehen urratsa” dela “bi estatuen konponbidean” oinarritutako “bakea” lortzeko. Israelek planarekin “konpromisoa hartzea” espero du Macronek, eta Hamasi esan dio “bahitu guztiak berehala askatu eta palan jarraitu” beste aukerarik ez duela. Espainiako presidente Pedro Sánchezek “ongietorria” eman dio Trumpen planari, eta berak ere azpimarratu du bi estatuen soluzioa dela irtenbide “posible bakarra”. Koalizio gobernuan PSOEren kide den Sumar alderdiak, bere aldetik, planaren aurka egin du.

Palestina Erresuma Batuen kolonia izan zen, eta berak ahalbidetu zuen Israelgo Estatuaren sorrera eta estrategia kolonialista. Erresuma Batuko Keir Starmer lehen ministroak Trumpek eta Netanyahuk aurkeztutako plana babestu du. Gaza gobernatuko luketen teknokraten buru, gezurretan oinarrituz Iraken inbasioa bultzatu zuen Tony Balir presidente ohia izango litzateke, planaren arabera. Plana babestu dute Italiako presidente Giorgia Melonik edo Alemaniako Friedrich Merz-ek ere.

Bi estaturen soluzioa, Palestinako Estaturik gabe?

Bi estatuen soluzioa Israelen okupazioarekin amaitzeko irtenbidea den zalantzan jartzen du gero eta palestinar zein munduko indar politiko eta aditu gehiagok. Edonola dela, “soluzio” horren izenean eman diote babesa planari aipatutako herrialde gehienek.

Baina planak ez du Palestinako Estatua sortzeko inongo bermerik ematen. Honakoa dio hemeretzigarren puntuak: “Gazaren berreraikitzeak aurrera egin ahala eta Palestinako Agintaritzaren erreforma-programa zintzoki gauzatzen den heinean, autodeterminaziorako eta Palestinako Estatua sortzeko bide sinesgarri baterako baldintzak sor litezke, eta hori herri palestinarraren nahitzat hartzen dugu”. Horrez gain, gaiaren inguruko Israelen jarrera argi adierazi du Netanyahuk plana Etxe Zurian Trumpekin aurkeztu eta ordu gutxira. Astearte goizean zabaldutako bideoan, adierazi du AEBei argi esan diotela “Palestinako Estatu baten aurkako jarrera irmoa” dutela. “Akordioan idatzita ere ez dago”, azaldu du.

XXI. mendeko kolonialismoa

Palestinan aditua den Olga Rodríguez kazetariak Trumpek eta Netanyahuk ondutako plana aztertu du eldiario.es hedabidean. “Palestinarren subiranotasuna ukatzeko ibilbidea da, okupazioaren amaierarako eperik eta bermerik gabea, eta XXI. mendean kolonialismoaren diseinu bat finkatzea du helburu”, esan du planaz oro har.

“Duela mende bat Erresuma Batuak Palestina kendu zien palestinarrei sionismoari emateko, eta astelehen honetan Etxe Zuriak proposatutako hogei puntuek Trumpen esku uztea aurreikusten dute, Tony Blairrekin batera. Planak ez du Israelgo armada ateratzeko epe zehatzik adierazten, eta, kasurik onenean, prozesuaren amaieran, Israelen mende dagoen zerrenda bat proposatzen du, bere mugen kontrolaren eta aireko eta itsasoko espazioaren bidez. Gainera, ez ditu beste lurralde palestinarrak aipatzen –ez Jerusalem ekialdea, ez Zisjordania–, eta horrek Palestinako gainerako lurraldeetatik isolatzen du Gazaren etorkizuna”, kritikatu du zorrotz Rodríguezek. Plana sakonago eta puntuz puntu aztertu du jarraian Eldiarioko artikuluan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarren aurkako genozidioa
2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Hauek dira Trumpek proposatu dituen 20 puntuak Gazarako

Gazako gerra amaitzea helburu, Etxe Zuriak 20 puntuko proposamena aurkeztu du. Besteak beste, Trump bera buru duen batzorde batek ikuskatuko lukeen trantsiziozko gobernua aipatzen da. "Beste kide eta estatuburu batzuek osatuko lukete batzorde hori, Erresuma Batuko lehen... [+]


ZUZENEAN | Jarraitu Gazara doan flotillaren kokapena

Hilabetetik gora darama itsasoan Gaza helburu duen Global Sumud flotillak. Mundu osoko ekintzaileak doaz dozenaka ontzik osatutako elkartasun ekimenean, Gazako setioa hautsi eta laguntza humanitarioa eraman asmoz. Tartean dira lau euskaldun. Egun gutxi geratzen zaizkie helmugara... [+]


2025-09-29 | ARGIA
Europako portuetako zamaketariak material militarra Israelera bidaltzea boikotatzeko antolatzen hasi dira

Europako eta AEBetako hainbat sindikatuk bat egin eta aldarria egin dute: “Zamaketariek ez dute gerrarentzat lan egiten”. Irailaren 27an Genovan (Italia) bildu dira Europako portuetatik Israelera eramaten den material militarra gelditzeko metodoak elkarrekin... [+]


2025-09-29 | Ahotsa.info
Urriaren 15ean greba eta lanuzte orokorra Palestinaren alde Hego Euskal Herrian

LAB, CCOO, STEILAS, Solidari, ETXALDE eta HIRU sindikatuek datorren urriaren 15erako Hego Euskal Herrian egingo den Lanuzte Orokorra iragarri dute.


Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


2025-09-25 | El Salto
Italiak fragata bat bidali du Flotilla Global Sumud "laguntzera"

Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .


2025-09-25 | ARGIA
Milaka pertsona Palestinaren alde Zinemaldian eta Donostiako kaleetan

Asteazken arratsaldean Palestinaren aldeko eta genozidioaren aurkako aldarriak hartu du Donostia. The voice of Hind Rajab filmaren emanaldia izan da lehenik Zinemaldian, ikusleen txalo zaparrada artean, eta ondoren manifestazio jendetsu batek zeharkatu ditu hiriko kaleak.


Trumpen Gazako Erribera
Garbiketa etnikoa luxuz mozorrotuta

“Nahiago nuke Gaza itsasoan hondoratuko balitz”, esan zuen Yitzhak Rabin lehen ministro israeldarrak 1992an. Eskuin muturreko kolono judutar batek hil zuen eta ez du ikusiko, baina nola hala asmatze bidean doa, gazatarrei itsasoan itotzea baino beste irtenbiderik ez... [+]


Israelgo kartzeletako preso gazatarrak: “muturreko” torturen biktima

2023ko urriaren 7tik urte bi bete diren honetan, Palestinako Presoen Elkarteak eta  Espetxeratutakoen Batzordeak kaleratutako txosten batek alarmak piztu ditu: bertan salatzen dute Israelgo kartzeletan dauden preso gazatarrek “muturreko tortura eta abusuak”... [+]


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!