Irungo Udalak barkamena eskatu du memoria historikoaren jardunaldietan hizkuntz eskubideak urratzeagatik

  • Hurrengo edizioetarako aldibereko itzulpena izango duela adierazi dute Memoria Zerbitzuko arduradunek. Jardunaldietan parte hartzaileei gazteleraz hitz egiteko agindu ziela salatu zuten Kepa Ordoki elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.


2023ko martxoaren 8an - 13:07
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irungo Udaleko Memoria Zerbitzuak barkamena eskatu die memoria historikoaren jardunaldietan "beren hizkuntz eskubideak errespetatuak izan ez zirela uste dutenei".  Zerbitzuko arduradunek azaldu dute gaztelaniari eman zitzaiola lehentasuna, eta ez zela euskarazko aldibereko itzulpenik izan. Hurrengo edizioetarako "hutsegitea zuzenduko dutela" adierazi dute, aldibereko itzulpena eskainiz.

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean "Memoria Demokratikoari buruzko Estatu Mailako Biltzarra" egin du Irungo Udalak, Ficoba eta EHUren laguntzarekin. Bertan parte hartu zuen Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak, eta salatu zuen antolakuntzatik mezu bat jaso zutela hitzaldia gazteleraz eman beharko zutela esanez, "arrazoi politikoengatik". Memoria historikoko elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak udalaren jarrera salatu zuten, hizkuntz eskubideak zapaltzeagatik. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!