ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

"Arrazoi politikoengatik" gazteleraz egitera behartu zituen Irungo Udalak biltzar bateko parte-hartzaileak

  • Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.


2023ko martxoaren 06a - 12:26
Azken eguneraketa:13:57
Santi Jimenez Memoria Historikoko ordezkaria, Fernando Martinez Memoria Demokratikoko estatu-idazkaria eta Jose Antonio Santano Irungo alkatea, jardunaldien aurkezpenean. (Argazkia: DDonosti.info)

Irunen antolatutako memoria historikoko jardunaldietan hizlariei gazteleraz hitz egiteko esan zien Udalak. Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik mezu bat jaso zutela, esanez "arrazoi politikoengatik" gaztelania hutsean hitz egin beharko zutela. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.

Otsailaren 28tik martxoaren 2ra bitartean Irungo Udalak "Memoria Demokratikoari buruzko Estatu Mailako Biltzarra" egin du, Ficoba eta EHUren laguntzarekin. Hiru egun horietan hainbat hitzaldi antolatu dituzte, zenbait adituren eskutik. Horien artean, Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak hartu zuen hitza. Elkarteko kideek azaldu dutenez, horrelako jardunaldietan euskara eta gaztelania erabiltzen dituzte. Hortaz, antolakuntzak bestela agindu bazien ere, Irunen ere bi hizkuntzetan egin zuten, eta udalaren jarrera salatu zuten eszenatokitik.

Eskubide demokratikoen urraketa

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu du herritarrek euskara erabiltzeko duten eskubidea erakunde publikoek debekatzea "herritarren oinarrizko eskubideen kontrakoa" dela, eta ez zutela kontuan hartu jardunaldi horietan landu zen errepresio frankistak "euskararen eta euskal hiztunen aurka egindako guztia". Gaineratu du arrazoi politikoengatik gaztelania erabili behar dela esatea "eskubide demokratikoen zapalketa" eta "EAEko erakunde publikoek hizkuntza eskubideekiko dituzten lege-betebeharrak kontuan ez izatea" dela.

Horregatik, Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak arduradunei erantzukizunak eskatu dizkiete, aurrerantzean horrelako jardunaldietan hizkuntza eskubideen errespetu eta aitortzak duen garrantziagatik.


Euskaldunen aurkako erasoak kanaletik interesatuko zaizu...
2023-03-30 | Euskal Irratiak
Euskarazko brebetarik ez, irakaskuntza elebidunean

Brebeta euskaraz bai baina ez denentzat. Murgiltze sistemako kolegioetako hirugarrenekoek aukera izanen dute euskaraz idazteko aurtendik goiti, ez besteek ordea.


2023-03-29 | ARGIA
Epai euskarafobo berria, euskaraz funtzionatu nahi duten instituzio publikoen aurka

Arlo publikoan aritzeko Eusko Jaurlaritzak abiatutako lehiaketa batean, aurkezten diren enpresei eskatu zaie langileek euskara maila egokia izatea, administrazioarekin euskaraz aritu ahal izateko. “Inposizioa” dela iritzita, bertan behera utzi du eskakizuna EAEko... [+]


Nafarroan euskaldunek jasaten duten "erasoaldia" salatu dute Gazte Euskaltzaleen Sareak eta Laba Sareak

Prentsaurreko bidez nabarmendu dute euskaldunen aurkako oldarraldia "are agerikoagoa eta bortitzagoa" dela Nafarroan. Martxoaren 23ko mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.


Uliazpiko Enpresa Batzordearen gehiengoak euskararen aurkako epaia arbuiatu du

Batzordeak salatu du "erabiltzaileen, senideen eta erakunde publikoko langileen eskubideen aurkako erasoa" dela. CCOOk ez du epaia gaitzesten duen adierazpena babestu nahi izan.


Irungo Udalak barkamena eskatu du memoria historikoaren jardunaldietan hizkuntz eskubideak urratzeagatik

Hurrengo edizioetarako aldibereko itzulpena izango duela adierazi dute Memoria Zerbitzuko arduradunek. Jardunaldietan parte hartzaileei gazteleraz hitz egiteko agindu ziela salatu zuten Kepa Ordoki elkarteak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak.


Eguneraketa berriak daude