Emakumeak borrokan

"Irungo emakumeak plazara!" dokumentalaren estreinaldia eta paseo historikoa antolatu dituzte

  • Garaiko talde onenetan aritutako emakume futbolaria, lan baldintza duinak eskatzeko altxatu ziren poxpolo-egileak, emakumeek ikasi ahal izateko borroka egin zuen irundarra, Irun-Donostiako joan-etorria oinez egiten zuten mandatugileak... lehen planora ekarri ditu Irungo emakumeak plazara! dokumentalak (behean trailerra). Ibilaldi gidatua ere antolatu dute hirian barna.

Mikel Garcia Idiakez @mikelgi
2019ko otsailaren 13a

Dokumentala egiteko, Mertxe Tranche historialari irundarra ezinbesteko bidelagun izan du Parean elkarteak. Hain juxtu, historialaria bera izango da paseo historikoa gidatuko duena: dokumentalean ageri diren emakumeak gertutik ezagutzeko aukera emango du ibilaldiak.

Dokumentala otsailaren 21ean emango dute, arratsaldeko 19:00etan Irungo Oiasso museoan. Kontziliazioan laguntzeko asmoz, haurtxokoa egongo da bertan. Paseoa martxoaren 16an izango da eta Irungo San Joan plazatik abiatuko da, 11:00etan. Zazpi ikastetxetan, hiru hilabetez emakume bana landu dute Lehen Hezkuntzako ikasleek eta beraien ekarpenak ere leku berezia izango dute paseoan zehar.

Dokumentalaren protagonistak

Dokumentalak jasotzen ditu Irun eta Donostia arteko joan-etorria oinez egiten zuten mandatugileak, bereziki borrokalariak izan ziren poxpolo-egileak, Vicenta Olazabal Irungo eraldaketa urbanistikoan zeresan handia izan zuen emakumea, Dolores Salis eskultorea, Menchu Gal margolaria, Leire Landa futbolaria eta emakumeek ikasteko duten eskubidearen alde borroka egin zuen Julia Iruretagoiena.

Parean elkarteak berdintasunaren alde egiten du lan eta besteak beste Asun Casasola ipuin lehiaketa ere martxan du.

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Historia  |  Feminismoa  |  Irun  |  Dokumentala

Historia kanaletik interesatuko zaizu...
2019-05-26 | Santi Leoné
GAIZKI ERRANKA
Karlistaldiak

Gustatu zitzaidan Ilaski Serranok Ahoz aho saioan Asiskori egin zion elkarrizketa, eta anitz gauza interesgarri kontatu zituen Urmenetak Agosti Xahori buruz, Azti Hitza komikiaren kariaz: gure kulturako erraldoia dela, eta halere –edo hain zuzen ere horregatik– aski ezezaguna dela gure artean; errepublikarra izan zela, gorria, feminista errotik eta, nonbait, gaya.


Henrietta Lacks hilezkorra

Baltimore (AEB), 1951ko urtarrilaren 29a. Henrietta Lacks Johns Hopkins ospitalera joan zen, paziente beltzak hartzen zituen inguruko ospitale bakarrera.


Telebistak kirolen kolorea aldatu du

Tenisko pilotak hori-berdexkak dira; teknikoki hori optikoa deritzo kolore horri. Baina luzaroan pilota gehienak txuriak izan ziren.


2019-05-22 | Amaia Fernández
San Kristobal gotorlekua: Europako ihesik handiena
MULTIMEDIA - erreportajea

Ezkaba mendian espetxe bihurturiko San Kristobal gotorlekuan, 2.500 preso pilatu zituzten frankistek baldintza penagarritan, Hainbat presok antolatuta, 1938ko maiatzaren 22an 795 lagunek hanka egin zuten, Europan inoiz izandako ihesaldi handienean. Haietatik 206 mendian hil zituzten eta gainerako guztiak kartzelara itzularazi, zigor oso gogorrekin. Hiru presok baino ez zuten lortu Pirinioetako muga gurutzatzea.


2019-05-22 | Hamaika Telebista
San Cristobalgo ihesa, Europako handiena
MULTIMEDIA - erreportajea

Hezurren Memoria sailaren baitan egin du Hamaika TB-k Ezkabako ihesaren inguruko erreportaje hau. Europan inoiz izandako preso ihesaldirik handiena gertatu zen Ezkabako San Cristobal gotorlekuan 1938ko maiatzaren 22an. Ehunka presok egin zuten ihes eta geroko pertsona ehizean 206 lagun akabatu zituzten. Frankismoak ezarri zuen ixiltasunaren ondorioz urte askotan ezezaguna izan da herritar askorentzat gertaera hau, baina azken aldian egindako ahaleginari esker pertsona batzuen gorpuzkiak agertu... [+]


2019-05-22 | Guaixe .eus
Otsaportilloko leizea Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratu dute

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatuko dute, aitortza berezia eta babes araubidea aplikatuko zaio baita tokiaren onura publikoaren eta interes sozialaren deklarazioa ere.


2019-05-21 | Koldo Urrutia
Euskeraren jatorriaren ikerle historikoak eta deskolonizazioa

Azken hamarkadan euskeraren jatorriaren ikerketan inoiz baino emaitza gehiago ematen ari direlakoan gaude: artikuluak, liburuak, eztabaidak… Adibidez, Pariseko unibertsitate batek Hector Iglesiasen Iruña-Veleiari buruzko liburua argitaratu du. Edo L’Harmattan argitaletxe famatuak Eñaut Etxamendi, Dominique eta Fina Davant eta Roger Courtoisen L´Origine de la lengua basque liburua plazaratu du. Argitaletxe horrek liburu bat argitaratzea tesi bat egitea... [+]


Ezkabako ihesaldian parte hartu zutenak izan dituzte gogoan

1938ko maiatzaren 22an 800 presok baino gehiagok hartu zuten parte. Omenaldia egin die beste urte batez Txinparta elkarteak. Ehunka lagun bildu dira egia, justizia eta erreparazioa eskatuz. 


2019-05-19 | Juan Mari Arregi
Artekaletik Burgosera
1969: Frankismoaren amaieraren hasiera

Francoren diktadurarekin amaitzea posible zela erakutsi zuen lehen mugarria izan zen Burgoseko Prozesua. 1970eko gerra kontseilu hartan, epaile izatetik epaitua izatera igaro zen erregimena. Baina hor gertatutakoa ulertzeko, gutxienez urtebete atzera egin beharra dago: 1969ko polizia-sarekada, tortura eta erbesteratze masiboetan baitauka jatorria. Urte beroa bizitu zuten orain 50 urte Euskal Herrian.


Autoak mutilentzako jostailuak omen

1952an Ann Odell neskato ingelesaren eskolan jostailu handiak eramatea debekatu zuten, soilik eskuan sartzen zitzaizkien jostailuak eramateko baimena zuten haurrek. Annen aita, Jack Odell ingeniaria zen (argazkian) eta metalezko kotxe txiki bat egin zion alabari.


Eguneraketa berriak daude