Indarkeria matxistarik gabeko jendartea irudikatzen jarraitu nahi du Asun Casasola ipuin lehiaketak

  • 2008ko Sanferminetan José Diego Yllanes iruindarrak Nagore Laffage hil zuen eta ordutik jendartea eraldatzeko borrokan dihardu Laffageren ama Asun Casasolak. Aurten ere, Casasolaren omenezko ipuin lehiaketa antolatu dute; “Nik sinesten zaitut” izango da edizio honetako gaia.


2018ko abenduaren 17an - 09:43
2015eko edizioko ipuin sarituen irakurketa musikatua.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Berdintasunaren aldeko jendartea bultzatzea eta genero indarkeria baztertzea xede, abian da Asun Casasola Ipuin Laburren Lehiaketaren hirugarren edizioa. Euskarazko eta gaztelaniazko kategoriak izango ditu, adinaren arabera banatuta: 10 eta 16 urte arteko gazteak batetik, 16 urtetik gorakoak bestetik. Sari ekonomikoaz gain, gai feminista duten edota emakumeek idatziak diren liburuen bildumatxoa ere jasoko dute irabazleek.

Otsailaren 9ra arte zabalik da lanak bidaltzeko epea. Hemen informazio gehiago.

Gogoratzen nauzuenetan

Urteotan, 700 ipuin baino gehiago aurkeztu dituzte lehiaketara eta horietako batzuekin Gogoratzen nauzuenetan liburu ilustratua osatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude