Uztaileko turismoaren datuek desoreka adierazten dute Nafarroako hiriburuan eta nekazal guneetan izan diren bisitarien artean.
Sektore turistikoak kontrasteen urtea bizi du aurten. Bisitari atzerritarren kopurua gutxienekora murriztu den arren, landa-guneek ohiko martxari eusten diote, uztailean %84 inguruko okupazioarekin. Iruñeko errealitatea bestelakoa da ordea, lau hotel-plazatik bakarra baino ez baita okupatuta egon. Ondorioz, uztailean iaz baino 2.505 pertsona gutxiago aritzen dira soldatapean sektore horretan.
Datu horiek Nafarroako Behatoki Turistikoak bildu ditu, sektoreko hainbat elkarterekin eta Mabrian plataformarekin egindako lankidetzari esker, tartean Big Data erabiliz oporretako alokairuen plazak monitorizatzen dituen ikerketa bat.
Kontrastea
Baztan eta Erribera izan dira turistek lehenetsi dituzten guneak, %95 eta %90eko okupazioarekin, hurrenez hurren. Sakanan, Aralarren eta Iratin, hotelak %80an egon dira, eta Erronkarin, berriz, %70ean. Ehuneko horiek Iruñearen % 40tik urrun daude, are gehiago kontuan hartzen bada iazko uztailean Nafarroako hiriburuko hotelen okupazioa % 72koa izan zela hilabete osoan. Jaitsiera nabarmenaren atzean San Fermin jaiak bertan behera uztea eta beste herrialdeetako gobernuek Espainiako Estatura ez joateko emandako osasun gomendioak daude. Oporretako apartamentuen alokairuari dagokionez, okupazioa %44koa izan zen, ekainean baino sei puntu gehiago.
Bestalde, Iruñeko Hotelen Elkarteak igorritako datuen arabera, Iruñeko erdigunean dauden hotelen baliogabetzeen kopurua %25,5ekoa da uztaileko azken astean, eta %50ekoa Iruñerri osoan.
Oporretako alokairuari dagokionez, erreserbak gehituz joan dira egun guztietarako, abuztuaren 15etik 23ra bitarteko astean izan ezik, bertan behera utzi baitira batez beste 30 plaza egunean, hau da, plazen %1. Halere, irailerako eta urrirako bertan behera geratu diren arren, Gabonetarako erreserba berriak aurreikusten dira. "Kanpinetan eta landa-ostatuetan uda ona izaten ari da", onartu zuen Nacho Calvo Nafarroako Ostalaritza Elkarteko kideak, ostegun goizean datu horiek jakin baino lehen. Sektoreak, oro har, “oso une zailak” bizi ditu, fakturazioan eta enplegu-bolumenean islatzen direnak, azken sei urteetan etengabe hazi baitziren.
Enplegu erregulazio txostenaren itzalpean jarraitzen duten langileak kontuan izan gabe, ostalaritzan 2.500 langile baino gehiago kaleratu dituzte azken 12 hilabeteetan, ia %14a. Martxoa eta apirila hondoratu zirenetik, ia ez du jarduerarik berreskuratu, nahiz eta uztailean kontratazioen gorakada apal bat izan zen.
Manu Aierdi Nafarroako Ekonomia Garapenerako kontseilariaren arabera, badirudi abuztuan “argazki hori mantendu egingo dela”. Hilabeteotako balorazioa egiterakoan azpimarratu duenez, “nazioartetik iritsitako turistak” izan dira gehien murriztu direnak. Turismo bulegoetako kontsultak erreferentzia hartuta eta Espainiatik Euskal Herrira egindako bisitak nazioartekotzat jo gabe, kontsulten %89 Espainiako Estatutik iritsitako biztanleenak izan direla ohartarazi du, eta %11, berriz, “kanpotarrak” izan direla dio, gehienak frantziarrak –Ipar Euskal Herriko turistak, atzerritar gisa hartuta–..
Bestalde, Europako zenbait herrialdetako gobernuek Hego Euskal Herrira ez joateko egin dituzten gomendioak ikusita, ondorengoa dio Aierdik: “Ez dira ez mezu positiboak, ezta bidezkoak ere”. Kalte handiena "ez-Sanferminetan" hautematen du ekonomia garapenerako kontseilariak: “Hor argi eta garbi ikusten da kanpotarren faltak eragin duen kaltea”.
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
BiziLagunEkin plataformak desazkunde turistikoaren aldeko Euskal Herriko topaketak iragarri ditu, Donostian, elkar ezagutzea, esperientziak partekatzea eta gogoeta kolektiboa egitea helburu. Egitarauaren xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dituzte.
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]
Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
Donostiako desazkunde turistikoaren aldeko BiziLagunEkin plataformak deituta, Europa hegoaldeko turistifikazioaren aurkako SET sarearekin koordinatu dute ekimena.
Mingainari kosk txikia eginda joan ginen oporretan Kanarietako Lanzarote irlara. Maiatzaren erdian, turista asko-askorik topatuko ez genuela jakinda, prezio guztiak ere merkeago, eta hara eta hona mugitzeko lasaitasun gehiago. Espero bezalaxe izan zen. “Esperientzia”... [+]
BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.
Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari,... [+]