65.935 etxebizitza turistikoren iragarkiak kentzeko agindu dio Espainiako Gobernuak Airbnb-ri, tartean Euskal Herriko zenbait

  • Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak enpresari eskatu zion Espainiako Estatu osoan 65.935 etxebizitzaren iragarkiak webgunetik kentzeko, araudia betetzen ez zutela egotzita. Airbnbk helegitea aurkeztu zuen, Madrilgo Auzitegi nagusiak arrazoia eman dio gobernuari, eta 5.800 iragarki "berehalakotasunez"kentzea agindu dio enpresari.


2025eko maiatzaren 20an - 07:14
Bilboko Alde Zaharreko azu elkarteak egindako manifestazioa. CC BY-NC 2.0 BY Txeng
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Estatu osoko 65.935 etxebizitzaren iragarkiak kendu beharko ditu Airbnbk bere webgunetik, araudia betetzen ez dutelako. Horietako hainbat, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabakoak dira. Auzitegiaren arabera, iragarkietan ez da lizentzia zenbakia agertzen, ezta etxejabeen egoera juridikoari buruzko informazioa ere. Beste kasu batzuetan, iragarkietan azaltzen den lizentzia ez dator bat Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak duenarekin. 

Azken hilabeteetan Espainiako Gizarte Eskubide eta Kontsumo Sailak Airbnbra hiru ebazpen bidali ditu,  bere plataforman 65.000 etxebizitza turistikoren legez kanpoko iragarki detektatu dituela jakinaraziz eta horiek blokeatzeko eskatuta. Horren aurrean, Airbnbk helegitea jarri zuen, eta orain auzitegiak ebazpena eman du: pisu turistikoen 5.800 iragarki berehala kentzeko agindu dio Airbnbri, Andaluziakoak, Herrialde Katalanetakoak, Madrilekoak eta Euskal Herrikoak.


Etxebizitza Turistikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.