Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoa, urriaren 1ean

  • Lehenbizikoz egingo da Iruñerriko Arrazakeriaren Aurkako Mundialitoa, beste leku batzuetan egin ohi diren txapelketen bidetik. Saskibaloi eta futbol partidek osatuko dute egitaraua. Talde mistoak osatuko dira, eta kulturen artekoak.

Iruñeko aurkezpen ekitaldian parte hartu duten herritarrak / @Mund_Irunerria

2022ko uztailaren 04an - 10:50

"Gizarte desorekatu batean bizi gara", adierazi dute antolatzaileek. "Desberdintasunari eusten dioten logiken artean, garrantzitsuenetako bat arrazakeria da: desberdintasunak izatea arrazatik, kulturatik edo jatorrizko herrialdetik abiatuta. Horri aporofobia gehitzen zaio, bazterketa-elementu gisa. Arrazakeriari aurre egitea lehentasunezko zeregina da edozein komunitate emantzipaturentzat".

"Atzerritarren Legea, labirinto burokratikoak eta lan-prekarietatea gainjartzen diren elementuak dira, herritarren sektore oso bati eskubide sozialak ukatzeko: pertsona arrazializatuak, migratzaileak, errefuxiatuak", diote. "Horregatik, bi gizarte banatzen diren hiri batean bizi gara: alde batetik, eskubide osoko biztanleak; bestetik, pertsona guztien babesa izan beharko lituzkeen bermeen, babesaren eta askatasunen erregimenerako sarbide mugatua edo nulua dutenak". Aisialdian ere errealitate hori islatzen dela-eta, aldarrikatu dute elkartzeko, pilotaren inguruan denbora partekatzeko eta inguruko errealitateak ezagutzeko espazioak behar direla. "Gure gizarte-zirkuluak eraldatu behar ditugu zerbait gehiago sortuz, anitzagoa den zerbait".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
Materialismo histerikoa
Keinuak

Asmatuz gero, ziur asko, eraginkorragoa da keinu bat, hitz bat baino. Zenbat bider esan eta ezeztatu dugu mila hitzek irudi batek baino gehiago balio dutela. Barkatu, alderantziz da. Ez da bakoitzak zenbat balio duen, da zertarako. Zerbait ulertzen burua bihurritu nahi... [+]


2024-05-03 | Antxeta Irratia
Hendaiako erretentzio zentroan %34 pertsona gehiago atxilotu zuten iaz

Cimade elkarteak emandako datuen arabera, %55a aske geratu bazen ere, 2023an 351 pertsona atxilotu zituzten paperik gabekoak atxikitzeko zentroan. Gehienak Aljeria, Maroko eta Tunisiako jatorria zuten.


“Kaleko salmenta aurrera eramaten utz diezagutela aldarrikatzen dugu"

Apirilaren 18an, Mbolo Moye Doole elkarteak elkarretaratzea deitu zuen, Bilboko manteroen aurkako arrazakeria eta indarkeria poliziala salatzeko.


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Eguneraketa berriak daude