Iruñean sexu erasoa egiteagatik atxilotutako gizona aske utzi dute behin-behinean

  • Igande goizaldean atxilotu zuen Iruñeko Udaltzaingoak gizonezkoa, Zitadelan. Hiru gaztek emakume bat entzun zuten garrasika, oihuak zetozen lekura hurbildu eta gizonezkoa atzeman zuten, udaltzainek eraman zuten arte.


2022ko irailaren 12an - 11:52
Gazteluari Itzulia bezala ezaguna den zonaldean jazo ziren gertakariak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Igandean bertan utzi zuten gizonezkoa aske behin-behinean. Iruñeko 1. Instrukzio Epaitegiko epaileak agindu dio ez hurbiltzeko emakumearengandik 300 metro baino gutxiagora, eta debekatu egin dio Zitadelan sartzea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Eguneraketa berriak daude