1990eko ekainaren 25ean, Irunberrin ETAko bi kide hilda agertu ziren. Suizidioa izan zen bertsio ofizialaren arabera, baina beste bertsioak dio Guardia Zibilak torturatu eta hil egin zituela. Gure Bazterrak memoria taldeak eta Pako Aristi idazleak ikerketa jarri zuten martxan 2022ko urtarrilean. Aristik liburu batean bildu ditu orain arteko ikerketaren emaitzak.
1990eko ekainaren 25ean Irunberriko arroilan gertatutakoaren inguruan aurrerapausoak egin dituztela jakinarazi du Gure Bazterrak Oñatiko memoria taldeak. Egun horretan ETAko bi kide hilda agertu ziren; bertsio ofizialaren arabera, suizidatu egin ziren beren burua harrapatuta ikustean. Baina ETAk eta herritar askok ez zuten sekula sinetsi eta defendatu izan dute Guardia Zibilak torturatu eta hil egin zituela.
Egia helburu, Gure Bazterrak talde memorialistak ikerketa jarri zuen martxan 2022ko urtarrilean, Pako Aristi idazle eta kazetariarekin batera. Jakin zuten egun hartan Gasteizko haurrez betetako bi autobus joan zirela txangoan Irunberrira, eta irailean haur horien bila hasi ziren. Memoria taldeak jakinarazi duenez, lortu dute haur batzuekin hitz egitea.
Beste aurrerapauso batzuk ere egin dituzte ikerketan. Besteak beste, garai hartako protagonistekin hitz eginda "pista garrantzitsuak" lortu dituzte. Turista holandar batzuk ere Irunberrin zebiltzan egun hartan eta horietako batekin kontaktatu dute. Sumarioko "xehetasun guztiak" aztertu dituzte, eta "kontraesanak nabarmenak" direla azpimarratu dute.
Ekainaren 25 hartan tiroketa izan zen Irunberriko arroilan, Guardia Zibilaren eta ETAko hiru kideren artean. Hervas sarjentua hil zuten etakideek, eta German Rubenach ETAko kidea buruan tiro bat zuela agertu zen, bizirik baina. Hurrengo egunean, berriz, Susana Arregi oñatiarra eta Jon Lizarralde andoaindarra hilda agertu ziren arroilan. Arregik bi tiro zituen buruan, eta Lizarraldek bat.
Ikerketa, liburura ekarrita
Orain arteko ikerketaren nondik norakoak Irunberri 1990, arroilaren negarra liburuan bildu ditu Aristik. Erein argitaletxeak aterako du kalera liburua, eta martxoaren 30etik aurrera egongo da salgai. Apirilean egingo dituzte liburuaren aurkezpenak: 21ean Donostiako Koldo Mitxelenan, 26an Oñatiko Santa Ana antzokian, 27an Andoaingo Bastero kulturgunean eta 28an Iruñeko Katakraken.
GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatuaren urteurrenaren datatik gertu antolatu dute ekimena dozenaka herritarrek. Helburua "egia aldarrikatu, memoria landu eta GALen gerra zikinaren biktimak aitortzea" da, eta irailerako egitaraua aurkeztu dute.
Bere konpromiso politikoagatik eta unibertsitatean zuen militantziagatik, eskuin muturreko taldeen hainbat eraso pairatu zituen 1987 eta 1988 urteetan. Hemezortzi urterekin pairatu zuen lehen erasoa, Bilboko Santutxu auzoan bizi zen eraikineko igogailuan; geroztik, hiru eraso... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua bilatzeko bigarren saiakera kontatzen duen dokumentala interneten ikusi daiteke asteazken honetatik aurrera. Igandean ekitaldia egingo dute, Batallon Vasco Españolek iruindarra duela 45 urte bahitu eta desagerrarazi zuela... [+]
Datorren irailaren 25ean 40 urte beteko dira GALek Baionako Monbar hotelean egindako atentatutik, non lau euskal errefuxiatu hil zituen. Horren karietara, Gogora Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuak oroimen ekitaldi bat egingo du udazkenean.
Egin egunkariko zuzendaritzako kide eta langilea Donibane Lohizunen erail bazuten ere, Algorta jaioterrian egin diote oroimen ekitaldia, igande eguerdian. Bertaratutako lagun zein senitartekoek presente izan dute estatuaren indarkeriak hil zuela.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
GALeko biktima talde batek eman du kereilaren nondik norakoen berri Bilbon egindako prentsaurrekoan, Egiari Zor fundazioak eta Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak lagunduta. GALen aurkako eta, zehazki, José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute.
Felipe Gonzálezen garaian Espainiako Barne ministroa zen José Barrionuevoren aurkako kereila aurkeztuko dute, Ipar Euskal Herriko errefuxiatuen aurka abiatu zuen estrategiagatik. ZEN Zona Especial Norte Planaren barruan egindako ekintzen erantzule nagusietako bat... [+]
Donostiako La Cumbre Jauregian bizi ziren orduan Juan Mari Jauregi senarra eta bera, lehena Gipuzkoako Gobernadore Zibila zen garaian, 1990eko hamarkadaren erdialdean. Jauregi 2000. urtean hil zuen ETAk Tolosan.
Espainiako eta Frantziako Estatuak “nazio askapen mugimendua ito” nahi dutela ohartarazi du Sortuk, eta Santi Brouard eta Josu Muguruza HBko militanteen erailketak estatu biek egiten duten “gerra zikinaren parte direla” adierazi du.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Maiatzaren 30ean Nafarroako Gobernuak zenbait biktimaren aitortza egin zuen eta senitartekoek Sekretu Ofizialen Legea bertan behera uzteko eskatu zuten. Horien artean, Mikel Zabalza eta Mikel Arregiren familiak. ‘Naparraren’ anaiak ere egina du eskaera hori. Eneko... [+]
Altsasuko Iortia Kultur Guneko Areto Nagusiaren harmailak jendez beteta zeudela egin da asteazkenean Arg(h)itzen dokumentalaren estreinaldiko emanaldia. Torturak Sakanan utzi duen aztarnaren kontakizuna da film hau, eta egun aproposa aukeratu dute lehen aldiz publikoki... [+]
Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.
Jose Miguel Etxeberria, Naparra, aurkitzeko bigarren saioak porrot egin du Landetako Mont de Marsan herriko inguruetan. Iruñean ostiral honetan egindako agerraldian horren berri eman dute Eneko Etxeberria Naparra-ren anaiak eta Iñaki Egaña Egiari Zor... [+]