‘Naparra’ omendu dute Lizartzan eta desagertu zenetik 44 urte igaro direla oroitarazi

  • Jose Miguel Etxeberria Naparra 1980ko ekainaren 11n ikusi zuten azken aldiz Ziburun eta bere heriotzaren nondik norakoak ez dira argitu gaur arte. Lizartzako Igarolabekoa baserrian egin diote oroimen ekitaldia eta desagerpena argitzea eskatu du familiak aurten ere.


2024ko ekainaren 17an - 15:38
'Naparra' Donibane Lohizunen. Argazkia: Tala. Dani Blancok koloreztatua.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Jose Miguel Etxeberria Naparra oroitu dute familiaren Lizartzako (Gipuzkoa) Igarolabekoa baserrian igandean, ekainaren 16an. Urtero bezala, desagerketa eta heriotza argitzea eskatu dute. Familiak ziurtatu du ez dutela amore emango gertatutakoari buruzko egia argitara atera arte. 1968ko Sekretu Ofizialaren Lege frankista indargabetzea eskatu du Eneko Etxeberria Naparraren anaiak, EITBn eginiko adierazpenetan.

Naparrari egindako oroimenean Eneko Etxeberriak 2014. urtean Nazio Batuen Erakundearen behartutako desagerpenen lantaldearen laguntza nabarmendu du eta erakunde honek Naparraren kasuaren gainean izango zirela ziurtatu zion familiari, Naizek jakinarazi duenez. NBEk jakinarazi zion familiari bortxaz desagerraraziko biktima baten senideak zirenez, eskubidea zeukatela egia jakiteko. Eneko Etxeberria Naparraren anaiak ARGIAn adierazi zuen nola bizi duen familiak urte guzti hauetan bere anaiaren kasuari buruzko egia jakiteko ezintasuna.

‘Naparra’ Komando Autonomo Antikapitalistetako kidea zen desagertu zenean, eta aurretik ETAko kide ere izan zen. Batallón Vasco Español (BVE) gerra zikineko taldeak honen bahiketa eta desagerraraztea aldarrikatu zituen eta ekainaren 30ean hil zutela eta Donibane Lohizuneko Txantako izeneko parajean lurperatu zutela adierazi zuen BVEk, Deia egunkariari jakinarazi ziotenez. 2017ko eta 2024ko apirilean, Frantziako Jendarmeriak Auzitegi Nazionalaren aginduarekin bi saio egin zituen Naparraren gorpua aurkitzeko, baina bietan ez zuten ezer aurkitu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guda zikina
2025eko abuztuaren 1
Auzo ibilbideak (V)
Baiona Ttipia: babes eta arnasgune

2025eko martxoaren 26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!