Iruña-Veleia: zuzendariaren aurkako kereila eta kritikoen nazioarteko II. biltzarra

  • Julio Nuñez EHUko irakasle eta Iruña-Veleiako aztarnategiaren zuzendaria dena apirilaren 23an zen deklaratzekoa Gasteizko Auzitegian, 1. Aretoko epaileak ontzat harturik SOS Iruña-Veleia elkarteak aurkeztutako kereila, Juan Martin Elexpuruk bere blogean azaldu duenez. Juezak erabaki beharko du ea Nuñezek delitua egin zuen 2010eko udan hondeamakina sartuta aztarnategiko 6.000 metro koadro lur harrotzean.


2016ko apirilaren 26an - 01:29

 

Ez da elkarteak zuzendari berria auzitara eraman nahi izan duen lehenbiziko aldia, 2010ean ere saiatu baitzen. Urte hartan Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiarako plan berria aurkeztu zuen, Julio Nuñezen gidaritzapean. Oraingoan, elkartearen salaketa eta interesak legez Patxi Zabaleta abokatuak defenditzen ditu. Kronika honekin doan bideoa da salatzaileek auzitegian epaileari aurkeztuko dioten frogetako bat.

Indusketatik ateratako materialen faltsutasunaren eskandaluagatik kargutik kendua zutenez geroztik Eliseo Gil aurreko zuzendaria, SOS Iruña-Veleiak bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ditu, aztarnategiaren kudeatzaile baimenduek egiten dituzten jardueren paraleloan. Hain zuzen, maiatzaren 2tik 12ra bitartean II. Biltzar Nagusia antolatuko dute, “Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa” izenburupean. Maiatzaren 7an "Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa" eztabaidatuko dute mahai inguruan, tartean dela elkartearen abokatu Patxi Zabaleta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruña-Veleia auzia
2020-10-30 | Arabako Alea
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko gose greba

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.


2020-09-23 | Arabako Alea
Gabixolak bi hilabete eman ditu “zientziaren aldeko” gose greban

Joxemari Lejardi Gabixolak bi hilabete daramatza gose greban, Iruña-Veleia auzia "bide zientifikotik" bideratzea eskatzeko. Pasa den larunbatean, giza kate bat egin zen Gasteizen, Bibat Museotik Eusko Legebiltzarreraino.


Eguneraketa berriak daude