Juan Martin Elexpuruk gidatuta, Iruña-Veleia ezagutzeko bisita alternatiboak

  • Juan Martin Elexpuru idazle eta euskaltzale bergarar ezaguna gidari lanak egiten ari da Iruña-Veleiako aztarnategia ezagutzeko antolatu dituzten bisita alternatiboetan. Iruña-Veleiaren inguruko polemikan Batzorde Zientifikoak eta Arabako Foru Aldundiak erabakitakoa auzitan jartzen duten ekintzaileetan sutsuenetakoa da Elexpuru. Irailaren 26an, larunbata, hasiko du hurrengo sorta.


2015eko irailaren 24an - 17:24
Iruña-Veleiako aztarnategiari airetik egindako argazkiaren gainean aurkikuntzak azaltzen dituen irudia. (Irudia: Lurmen)

Abuztuaren 2an eginik lehenbizkoa, bizpahiru bisitaldi gehiago burutu dira udan, 20-30 lagun inguru bildurik bakoitzean. Ondorengo lauen albistea eman du orain Elexpuruk bere blogean. Irailaren 26koa, euskaraz izango dena, dagonekoz beterik dago 30 laguneko kopurua osaturik. Urriaren 3koa Bergarako Jardun euskara elkarteak antolatzen du. Aldiz, izen ematea zabalik dago urriaren 4an (gaztelaniaz) eta 18an (euskaraz) egingo direnetarako. Bisitak goizeko 10:30etik 13:00era luzatzen dira eta antolatzaileek Langraizko jatetxe batean bazkaria ere eskaintzen dute, bazkalondoan proiekzio bat ikusi eta aurkikuntza polemikoen inguruan solastatzeko.

Agintari politiko eta akademikoek postutik kendu zuten Eliseo Gilen bertsioaren aldekoek SOS Iruña-Veleia elkartetik zabaltzen dute beren informazioa (Batzorde Zientifikoak eta Arabako Diputazioak ez daukate webgunerik aztarnategiaz, gauza harrigarria 2015ean). Bisita fisikoez gain aztarnategia ezagutzeko  ikustaldi birtuala bada, Eliseo Gilen Lurmen elkarteak antolatua.

Bestalde, irailean berriro hasi dira ostegunero elkarretaratzea egiten Arabako Foru Aldundiaren aurrean, Eliseo Gil arkeologoarekiko elkartasuna adierazi eta honen kontra agintariek jarritako kereila bertan behera uztea eskatzeko. Antolatutako bisita alternatiboen arrakastak erakusten duenez, luzaroan eta bero jarriatuko duela polemikak.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arkeologia
Mikroplastikoak ondare arkeologikoan

York (Ingalaterra), K.o. II. mendea. Eboracum erromatar hirian hainbat egitura eta etxe eraiki zituzten. Besteak beste, egungo Wellington Rowen harrizko eraikin bat egin zuten eta Queen’s Hotela dagoen tokitik igarotzen zen harresian arku bat jarri zuten. Bi aztarnategiak... [+]


Baskoien beste herrixka baten aztarnak aurkitu dituzte Nafarroan eta AHTren lanek suntsitu ditzaketela salatu dute

Muru Artederreta herrian, Murugain izeneko muinoan, Burdin Aroko herrixka baten horma agerian geratu da, AHTren lanentzako laginak hartzen ari zirela.  Bizilagunen hango elkarteak salatu du trenarentzako tunel baten ahoa eraikitzeak harresiaren zati bat suntsituko lukeela.


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


10.000 urteko harresia

Mecklenburgeko golkoan, Baltikoko uretan, ia kilometro bateko harrizko egitura bat identifikatu zuten arkeologoek 2021ean. Orain diziplinarteko ikerlari talde batek harresiari buruzko ikerketa argitaratu du PNAS aldizkarian.

Egiturak 10.000 urte inguru ditu eta gizakiak egina... [+]


Irulegiko eskua, zein nobedade dakartza ‘Antiquity’ aldizkariak?

Irulegiko Burdin Aroko herri gotortuan azaldutako brontzezko piezari buruzko ikerketa “osoena” azaltzen duen artikulua argitaratu du aditu talde batek nazioarteko aldizkari zientifikoan. Orain arte ez genekizkien hainbat berritasun dakartza.


Eguneraketa berriak daude