Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio esaera batek. Kanporatu aurretik Orden Foral 444/2008 de 19-11-2008-a eman zioten Eliseori, batez ere EHUko katedratikoz osatutako Batzordearen txostenetan oinarritua, ustez. Honela dio grafitoei buruz: “gezurrezko”, “faltsifikazio”, “garaiko faltsutze”, “material ez egiazko”, “materiak ez balioztatu” direla, eta erdarazko bertsioan “etc…” bat eransten zaio, gainera, zerrendari. Grafitoen balizko benetakotasunari zirrikitu guztiak itxi nahi izan zizkioten.
‘Probidentzia’. Hain argi bazegoen grafitoen faltsutasuna, zergatik agindu zuen Susana Junquera epaileak, lau urte geroago eta Probidentzia bidez, grafitoak IPCEn (Instituto de Patrimonio Cultural de España) analiza zitzatela? Aginduan, zer aztertu behar zen zehaztuta dago, ikus Albisu Mikel-en Txosten Periziala (10. or). Ulergaitza da zergatik ez ziren analizatu aurreko sei urteetan.
1-21. IPCEtik hiru txosten atera ziren: bi, Navarro ikerlariarenak, 36 grafito faltsutzat joz eta bat benetakotzat, Foru Aginduak dioenaren aurka. Grafitoen gainazalean agerturiko metaletan oinarritu zen, nahiz eta hori ez izan epaileak eskatzen zuena. Hirugarren txostenak, Tomas Antelo eta beste sei ikerlarik egina, ez dio ezer benetakotasunari ez faltsutasunari buruz, eta pentsatzekoa da ezagutuko zutela Navarroren txostena. Beste hamalau ikerlarik burututako beste hiru txostenetan ere ez da faltsutasunik aipatzen. Esan beharra dago, Eliseori ezarritako zigorra Navarroren txostenean oinarritzen dela.
Grafitoen kopurua eta balioa. Foru Aginduan ez da esaten zenbat grafito ziren guztira. Baina epaiketarako, faltsututako grafitoen kopurua 476an jarri zuen Jaurlaritzako Kultura Ondare Zuzendaritzako teknikariak, prentsan horrela irakurri zuela esanez (¡?). Balioa ere jarri zien Arabako Aldundiak: bakoitzeko, 600 euro. Baina epaiketa bukatu zenerako faltsuen kopurua 476tik 291ra jaitsi zen, eta lau hilabete geroagoko Epai Judizialean, 291tik 36ra. Balioa ere 600na eurotik bina eurora: 72 euroko isuna ezarri zitzaion Eliseori balizko faltsuketengatik. Iruña Veleiako sententzia (253. or).
Hain argi bazegoen grafitoen faltsutasuna, zergatik agindu zuen Susana Junquera epaileak, lau urte geroago eta Probidentzia bidez, grafitoak IPCEn (Instituto de Patrimonio Cultural de España) analiza zitzatela?
Ertzaintzaren txostena. Epaiketari begira, Ertzaintzak Atestado de la Ertzaintza 09-10-2015 delakoa burutu zuen. Bertan, Iruña-Veleiako aztarnategiarekin zerikusia izan zuten dozenaka lagun elkarrizketatu zituen ustezko faltsutasuna ikertu guran. Luze eta zabal jardun arren, ez zuten argitu ahal izan nork faltsifikatu zituen grafitoak, ez non-noiz-nola faltsifikatu ziren ere. Hala ere, ondorioetan zalantzarik ez: “Iruña-Veleian gertatutakoa azken urteotan mundu mailan egin den faltsifikazio arkeologiko baten kasurik larriena da” (720. or). Ikerketa ala aurreiritzia?
Auzia argitzearen alde. Epaiketa bidez baino, laborategi bidez argitzea eskatzen eta aldarrikatzen zen. Orain ere, eskaera bera egiten da ezentzunarena erantzuten badute ere. Orain aurkeztu da izen handiko 140 pertsonak sinatu duten Iruña-Veleiako auzia argitzearen aldeko manifestua.
Desagerrarazitako usoa. Epaiketa aurrera zihoala, AFAko bi zaharberritzailek deklaratu zuten esanaz 2008an hogei bat kaxa eraman zizkietela garbitzeko, aztarnategian jasotako zeramika eta beste material arkeologikoz beteta. Garbitzen hasi eta zeramikazko pieza batean uso baten irudia agertu omen zen, mokoan galburu bat zuela. AFAko arduradunei aurkikuntzaren berri eman zietenean, grafitoa hartu, gehiago ez garbitzeko agindu eta garbitu gabekoak eraman egin omen zituzten. Frogak ezkutatzea ez al zaio esaten horri? Gai horretaz merezi du ondorengo bideoak ikustea: En busca de la paloma perdida: un particular escape room en el Museo de Arqueología de Álava eta El arqueólogo maldito / Arkeologo madarikatua (2025) (16:50etik aurrera). Harrigarria bada ere, epaileak ez zuen jaso zaharberritzaileek zinpean egindako deklarazio hau bere epaian, ez hedabideek ere epaiketari buruzko kroniketan.
Ondare Historikoari kaltea. Hutsik omen zeuden zeramika pusketan grafitoak egitea Ondare Historikoari kalte egitea izan omen zen. Baina gaur egun AFAk agindutako txikizioaz –ikus Iruña Veleiaren txikizioa dokumentatzen– mutu daude Ertzaintza, Epaitegia, EHU... Hori bai dela Ondarea eta Historia kaltetzea!
Epaiketa osorik: Epaiketaren kronika.
Tomas Elortza Ugarte
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]