Urte amaiera aldera ohikoa izaten da pasa den urteari errepaso bat ematea. Horrelako zerbait egin nahi dut nik Iruña-Veleiari buruz (aurrerantzean I-V) ARGIAk eskaintzen dituen 4.500 karaktereak baliatuz. Tarteka hainbat idatzi eta bideo txertatu ditut kakotx artean, bilatzailearekin interneten kontsultatzeko.
Urtarrilean, I-Vko aztarnategian egiten diren bisita gidatuen egutegia jaso nuen. Josetxo Mendiak, I-V Martxan taldeko kideak, bisitaldi gidatuak eskaintzen ditu hilero, lehen igandetan, eta urtean zehar aztarnategian gertatzen diren gorabeheren berri ematen du. Bisita gidatuekin J. M. Elexpuru eta Maritxu Goikoetxea hasi ziren 2015ean eta arrakastatsuak izaten ari dira.
Maiatzeko bisitaren ondoren albiste lazgarri bat bidali zuen, esanez hondeamakina erabiliz kristoren txikizioa egiten ari zirela harresien inguruan eta bideoa bidali zuen: “Gaur ikusitakoa: hondeamakina jo ta fuego Iruña-Veleian”. Irailean, bisitaldi osoaren bideoa: “Iruña-Veleian bisita gidatua Josetxo Mendiarekin”.
Hondeamakinaren kontu honek soka ekarri zuen. Halako triskantza ikusita SOS Iruña-Veleia eta Iruña-Veleia Martxan taldeek salaketa jarri zuten Gasteizko epaitegian, arkeologo baten txostenaz lagunduta. Salaketaren berri jakitean, Arabako Foru Aldundia gogor oldartu zitzaien: “Iruña-Veleia: ‘Conspiranoicos’, sentencia Diputación”.
Epaitegiak lau hilabete geroago erantzun zuen: “Epaileak atzera bota du salaketa. Aldundiak ez omen du inolako kalterik egin”. Errekurtsoa jarrita dago.
Iruña-Veleiari buruz urteko errepasoa egin nahi nuke.
Abendua. Hondeamakinak lanean jarraitzen du: "Aztarnategia hondatzen ari dira inpunitate osoz"
Maiatzean, Patxi Zabaletak elkarrizketa eskaini zion Goiena Telebistari Irulegi, Veleia eta euskara lotzeko. Merezi du elkarrizketa osoa ikustea: “Euskararen historia ezin daiteke idatzi Iruña-Veleia bezalako aurkikuntzak alde batera utzita”.
Ekainean “Behin-behineko Bibliografia Iruña-Veleia” izeneko bilduma sareratu genuen Goienari esker. Helburua, I-Vren inguruan publikatu baina sakabanatuta zegoena biltzea eta modu errazean kontsultatzeko eran jartzea, dokumentuen jatorrizko hizkuntzan eta I-Vri buruz dauden bi iritziak eskainita.
Irailean, Mapi Alonso Fourcaderen liburuaren aurkezpena: “Excepcionales hallazgos en Iruña-Veleia. Representación en tres actos”. Eta azpititulu bezala. ‘Revisión crítica de lo acontecido en las Juntas Generales de Álava durante la legislatura 2007-2011’. Epe hori oso erabakigarria izan zen I-Vren bilakaeran; Mapi Arabako Batzar Nagusietan egokitu zen eta I-Vri buruzko auzia oso gertutik jarraitu ahal izan zuen. Beraz, kontutan hartzeko liburua, garaiko dokumentu eta aktetan oinarrituta: “Mapi Alonsoren liburuaren promozio-bideoa ikusgai, Eliseo Gil, Idoia Filloy eta K. Van den Driessche-ren testigantzekin”.
Azaroa. ‘Harris Matrix’ I-Van erabili zuten indusketa metodoa da, gaur egun munduan gehien erabiltzen dena. Bere asmatzailea, C. Edward Harris, I-Vn izan zen eta LURMENen indusketa lana onartu zuen, grafitoen faltsuketa ezinezkoa zela esanez: “Edward Harris, en el aniversario de su método, se acuerda de Iruña-Veleia / Edward Harris, bere metodoaren 50. urteurrenean, Iruña-Veleiaz gogoratu da”.
Azaroan I-Vren historiako egun beltzaren urteurrena: duela hamabost urte, azaroaren 19an, aztarnategitik kanporatuak izan ziren Eliseo Gil, Idoia Filloy eta langileak, aztarnategian hamalau urtez industen aritu ondoren. Mapi Alonsok bere liburuan demostratu duenez diputazioak arbitrarioki hartutako erabakia izan zen, ustez Batzorde Zientifiko-Aholkulariaren lanetan oinarritua, baina Batzordearen Aktetan ez dago erabaki horren berririk.
Kanporaketaren harira hainbat idatzi argitaratu ziren komunikabideetan, hala nola: “Iruña-Veleiako aztarnak bahitu zituztenetik 15 urte bete dira”, “2008-11-19”, “EA, Bildu, EAJ: Iruña-Veleiaren egia zor diozue herriari” eta “Iruña-Veleia: Arabako Diputazioa epaia manipulatzen ari da”.
Aipagarria, baita ere, ‘Frankotiratzaileak’ taldeak eginiko bideoa: “Familia Fotoa (Foto de Familia)-2023-Youtube”, 2007tik garbitu gabe, eta garbitzeko asmorik gabe, dauden 59 kaxetako ehunka edo milaka piezen inguruan.
Abendua. Hondeamakinak lanean jarraitzen du: “Aztarnategia hondatzen ari dira inpunitate osoz”. Kontuan hartzekoa da Eliseo Gilen taldeak hilobiak aurkitu zituela umeen hezurrekin harresiaren kontra itsatsitako etxe barnetan. Bestetik, I-Vrako planei buruz honela zioen iaz aldundiko Kultura diputatuak: ‘Iruña Veleia ondarea ikertzeko eta kontserbatzeko aztarnategi-eskola eta praktika-laborategi bihurtzea da gure helburu nagusia’. Eta honela, dena nahaspilatuz?
Tomas Elortza Ugarte
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.
Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]
Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]