Indizea ofiziala izan arren, hau gardena ez izatea posible da EBko abokatu nagusiaren arabera, nahiz eta Espainiako Auzitegi Gorenak kontrakoa bermatu 2017an. 2020ko lehen hiruhilekoan emango du ebazpena Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak.
Espainiako Estatuan erabili ohi den IRPH (Hipoteka Maileguen Erreferentzia Indizea) indizeari buruz Bartzelonako auzitegi batek galdegindako zenbait konturi erantzunez, hitza hartu du Maciej Szpunar Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren abokatu nagusiak. Indizearen gaineko bere ondorioak mahaigaineratu ditu asteartean, adieraziz ezin daitekeela bermatu indizea gardena denik hau ofiziala izate hutsagatik. Espainiako Estatuko abokatuei bidea ireki die indizea abusuzkoa den ala ez ikertzeko. Szpunarren hitzak kontraesan egin dute Espainiako Auzitegi Gorena, zeinak 2017an bermatu egin zuen indizearen gardentasuna.
Ondoriook ez dira lotesleak, baina Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak abokatu nagusiaren ildoari jarraitu ohi dio. Ebazpena 2020ko lehen hiruhilekoan emango dute jakitera.
Indizea baliogabetzat jo beharko litzatekeen ala ez, Szpunarrek ez du deus esan. Hala ere, egin dituen adierazpenak indizeak kaltetu dituen norbanakoen interesei begira mesedegarri dira. Kaltetuek arrazoitu dutenez, indizea gardentasun gutxirekin komertzializatu zen, beren hipotekak nabarmen garestituz: batez beste, euriborra erabiliz gero ordainduko luketena baino 25.000 euro gehiago.
Indizeari lotutako hipotekadunek ebazpenari itxaron behar izango diote jakiteko hipoteka legez aldatzeko aukerarik ba ote duten, baita euriborra erreferentziatzat ez edukitzeagatik ordaindu duten aldea —osoa edo honen zati bat— berreskuratu ahal izango duten. Baliteke kasuak banan-banan aztertu behar izatea, indizea abusuzkoa den ala ez ebazteko. Atzerako eragina ebatzi ala ez, epaileena litzateke erabakia hartzeko eskumena ere.
IRPHaren kaltetuen plataformetatik poza agertu dute, ulerturik Europar Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu nagusia “kaltetuen alde” eta “bankaren aurka” jarri dela.
Goldman Sachs inbertsio bankuaren esanetan, atzera eraginari bide ematen dion ebazpen batek 7.000 eta 40.000 milioi euroko galera eragingo lioke bankari.
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]