Lana finantzatzeko diru bilketa abiatu dute; ahalik eta gehien zabaldu nahi dute ikus-entzunezkoa, protagonistak sufritutakoa ezagutarazteko eta torturak salatzeko. Bi arnas kontatzen dira, torturaren eraginez itxi gabe dauden bi zauri: Sorzabalena eta haren ama Maria Nieves Diazena.
“Sekula eskaini ez den elkarrizketa bat” kaleratuko dute Bi arnas dokumentalean, Iratxe Sorzabal euskal presoaren torturaren testigantza latza. Egileek aurreratu dutenez, bi dira protagonistak: Sorzabal bera eta haren ama Maria Nieves Diaz. Garrantzia eman diote torturaren aurka lehen pertsonan borrokatu dutenen historiak lau haizetara zabaltzeari. Horretarako behar duten babes ekonomikoa lortzeko diru bilketa kanpaina abiatu dute, eta edonork egin dezake ekarpena itsulapikoa.eus atarian. Azpimarratu dute irabazi asmorik gabeko proiektua dela, eta 15.000 euroko aurrekontua dutela; auzolanaren bidez gutxienez 7.000 eskuratzea espero dute.
Dokumentalaren helburua da Sorzabalek sufritutakoa ezagutaraztea eta 2001ean Guardia Zibilak egindako torturak salatzea. “Torturak Euskal Herrian eragindako zauria ez da itxi. Azken bost hamarkadetan tortura eta tratu txarrak sufritu dituzten euskal herritarrak milaka zenbatu daitezke, nahiz eta bakan batzuk baizik ez diren ofizialki aitortuak izan”. Zauri hori ixten laguntzeko hondar alea izan nahi du proiektuak.
Bi arnas kontatu dituzte ikus-entzunezkoan: ama-alabei era batera edo bestera torturak eragin dien arnas falta islatu dute, eta sufrimendua gordinki adierazi. Sorzabal Frantzian dago espetxeratuta, baina urtarrilaren 14an Espainiaratu zuten, Madrilen epaitua izateko.
Bi protagonista horiez gain, dokumentalean ahots gehiago ageri dira: Nekane Txapartegi, 1999an torturatua eta egun Suitzan erbesteratua; Paco Etxeberria auzi medikua eta Euskal Herriko tortura kasuak ikertu dituena; eta Serge Portelli, Versaillesko Dei Auzitegiko magistratu ohia, abokatua eta torturaren kontrako ekintzailea.
Nafarroako Torturatuen Sarea Nafarroako Legebiltzarrean egon da ostiral goiz honetan, Jorge Chocarro eta Ainara Gorostiaga elkartekideen eskutik. Herritarrekiko Harremanetarako Batzordean hartu dituzte.
18/98 makrosumarioan atxilotu eta torturatu zutenetik 23 urtera, espetxeari ihes egin zionetik hamabostera, apirilaren 5ean bueltatu zen etxera Nekane Txapartegi asteasuarra. ARGIAren Lasarteko egoitzara bisitan, hitz egin digu erbesteaz, euskaraz, torturaz, feminismoaz,... [+]
Komunikabide hegemonikoetan ertzean edo kanpoan gelditzen diren herri mugimenduen albisteak plazaratzen ditu Ahotsa.info-k. Horregatik botereak ez du maite. Pitu horretan ari da lanean duela 20 urte baino gehiago. Iaz Amaia Merinorekin batera hamar urtetan egindako Non dago... [+]
Zazpi auzipetuetatik lauri espetxe zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak eta beste hiru absolbitu egin ditu. Defentsarako abokatuek azaldu dute epaia oraindik ez dela irmoa eta helegitea jartzeko aukera dutela.
Luis Roldán PSOEko kidea izan zen, Zaragozako Udalean zinegotzia, 1982an Espainiako Gobernuaren ordezkari izendatu zuten Nafarroan eta handik lau urtera, 1986an Guardia Zibilaren zuzendari bihurtu zen. Horretan aritu zen 1993ko abendura arte, ustelkeriagatik kargua utzi,... [+]