Gaur espainiaratuko dute Iratxe Sorzabal, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izateko

  • Behin-behinean espainiaratuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitua izateko. Sorzabal Espainian espetxeratua den artean, hainbat mobilizazio egingo dituzte Irunen.


2022ko urtarrilaren 14an - 12:08
Azken eguneraketa: 13:32
Iratxe Sorzabalen egoeraren aurrean egindako elkarretaratze bat (Argazkia: Bidasoko Hitza)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Otsailaren 7an eta 8an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Iratxe Sorzabal euskal presoa, 1996an ETAk Gijonen (Asturias) egindako atentatu batean parte hartzea leporatzen baitiote. Epaiketa horren harira, urriaren 14an behin-behinean espainiaratuko dute, epaiketa amaitutzat emandakoan berriz Reauko espetxera (Frantzia) itzultzeko. Bertan ari da betetzen kondena, Euskal Herritik 925 kilometrora.

Hamaika euroagindu eskaera egin ditu Espainiak Sorzabalen aurka; horietako hiru onartu ditu Frantziako Justiziak, zazpi kasutan informazio gehigarria eskatu die espainiar epaileei, eta atzera bota du euroaginduetako bat. Azken hori, 2020ko abenduan errefusatu zuten, 2001ean Guardia Zibilak atxilotu zuenean jasandako tortura salaketei sinesgarritasuna eman ondotik.

Mobilizazioak

Irungoa izaki, Sorzabalen herrikideek elkarretaratzea deitu dute ostiralean Irunen, "Salbuespenezko epaiketarik ez! Torturarik ez!" lelopean. Mobilizazioa San Juan plazan egingo da, 19:00etan.

Horrez gain, urtarrilaren 21ean Bi arnas dokumenta proiektua aurkeztuko dute, Sorzabalek eta haren ama Nieves Diazek sufrituriko arnas falta islatu nahi duena.

Epaiketaren ataritan, aldiz, manifestazioa deitu dute. Otsailaren 5ean egingo da, 18:00etan, Irungo San Juan plazatik abiatuta.

 


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.