Irantzu Varelak jasan erasoak salatzeko manifestua izenpetu dute ehunka eragilek

  • "Es una tortura" –"Tortura bat da"– izenburua duen manifestua izenpetu dute kazetaritza, kultura zein politika esparruko ehunka eragilek. Izenpetzaileen arabera, "eremu publikoan egindako esku-hartzeagatik jasotako zigorra da" Varelak abenduaren 14an jasandako hamaikagarren eraso lesbofobo antifeminista.


2020ko abenduaren 22an - 10:21

Abenduaren 14an Irantzu Varela kazetariak jasandako eraso lesbofoboaren harira, "Es una tortura" ("Tortura bat da") manifestua izenpetu dute kultura, kazetaritza zein politika arloko ehunka emakumek. Argi utzi dute Varelak jaso azken eraso hau ez dela kasu bakarra, ez eta ere isolatua: "Emakume feministen aurkako erasoak areagotu egin dira bizitza jasanezina egiteraino, batez ere arrazoi profesionalengatik edo matxismoaren aurkako borrokagatik presentzia publiko etengabea dugunetara".

Sinatzaileek azaltzen dutenez, irainak, heriotza-mehatxuak eta emakumeenganako jazarpenak gero eta ohikoagoak dira, eta, horregatik, Varelaren aurkako erasoa tortura gisa definitzen dute: “Eremu publikoan esku hartzeagatik zigortzeko modu bat da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
“Ez ezazu indarkeria obstetrikoa salatu, ez baduzu argi galduko duzula: denbora, dirua eta osasun mentala”

Nazio Batuen Erakundeak Espainiako Estatua zigortu du Nahia Alkortak bere lehen erditzean jaso zuen biolentziagatik, baina gobernuek ez dute ebazpena onartu. 'Mi parto robado' liburua idatzi du bizitakoa gizarteratzeko, eta arazo sistemikoa dela azaltzeko.


Onintza Enbeita: "Erasotzailea inpunitate osoz mugitzen den bitartean, biktima beldur da kalera bakarrik ateratzeko"

Mario Lopezek lau herritarri jarritako salaketa artxibatu egin du epaileak. Sare sozialak eta kaleak protestaz bete ziren, saskibaloi jokalari batek salatu zuenean Lointek Gernikako kirol entrenatzaile Mario Lopezek sexu gehiegikeriak egin zizkiola. Bueltan, Lopezek lau... [+]


Cristina Rivera Garza. Hildakoekin idaztea
"Zerbait gertatzen da munduan kolektiboki esaten dugunean norbait falta zaigula"

Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta... [+]


2024-05-21 | ARGIA
Nafarroan epaitu gabe gelditu den bortxaketa bikoitza aztertuko du Estrasburgok

2016an bi emakumek bortxatuak izan zirela salatu zuten, Iruñean. 2018an auzia artxibatu zuten eta ez zen epaiketarik egin. Espainiako Poliziak, Fiskaltzak eta Nafarroako Auzitegiak ikerketan egindako irregulartasunak salatu ditu biktimen abokatuak. Espainiako Estatuak... [+]


2024-05-08 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Eguneraketa berriak daude