Iranen heriotza-zigorra jaso duen Pakhshan Azizi feminista kurduaren espetxekideek justizia eskatu dute

  • 2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu dute.


2024ko azaroaren 13an - 17:42
Azken eguneraketa: 13:22
Pakhshan Azizi
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Irango Evin espetxeko zazpi emakumek kaleratu dute hiltzera zigortua den Pakhshan Azizi feministaren aldeko defentsa eskutitza. PJAK (Kurdistango Bizitza Librearen aldeko Alderdia) alderdi feminista kurduko kide izatea egotzita, Aziziren aurkako prozesua legez kanpokoa eta justiziarik gabekoa dela nabarmendu dute zazpi emakumeek.

Azizi 2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten Irango Inteligentzia Ministerioko agenteek Teheranen, bere etxean. Desagerrarazi egin zuten atxilotu ostean eta agintariek ez zioten bere kokalekuaren berri eman familiari. Operazio berean familiako beste hainbat kide ere atxilotu zituzten, eta aske utzi zituzten hainbat egun iraun zuen galdeketa baten ostean. Azizi Evin espetxeko 209. aretora eraman zuten, eta, Kurdistan Human Rights Network elkartearen arabera, tortura fisiko eta psikologikoak jasan zituen.

Pakhshan Azizi Mahabaden jaioa da. Kazetaria izan zen eta Teherango Allameh Tabatabai Unibertsitatean ikasi zuen gizarte lana. 2009ko azaroan atxilotu zuten lehen aldiz, preso politiko kurdu batzuen exekuzioaren aurka ikasle protesta batean parte hartu zuenean. 2010ko martxoan fidantzapean utzi zuten aske. Orain heriotza zigorrera kondenatuta dago.

 


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Teknologia
Korapiloa

2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko martxoaren 4
Lurraldea eta arkitektura
Denise Scott Brown

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.